Onintza Enbeita.
BIRA

Bakea

2019ko irailaren 11
00:00
Entzun
Tabernan jende gutxi egon ginen abagunea aprobetxatuta, oihu egin zion tabernariari: «ekarri duzu kirol egunkaririk, ala oraindik ez?». Hiru egunkari eta tokiko Hitza egoten dira taberna horretan goizero. Ez zituen nahikoa, antza. Ez zion balio beste hiruretan kirolaz dakarrenak, berak beste bat nahi zuen. Guztiok entzuteko moduan esan zuen, hipikaz baino ez bada ere, gustura irakurriko lukeela, baina tabernarien burugogorkeriak horretarako aukerarik gabe uzten dutela. Tabernaria isildu egin zen. Ez naiz harritzen: guztiok nahi genuen gizon hori isildu zedin. Beste guztiok isilduta ere, berak bere ahotsa entzuten jarraitzen zuen, ordea.

Ez dakit tabernaria gizona izan balitz berdin egingo lukeen, baina ezetz esatera ausartuko naiz. Ez dakit normalean joaten den tabernan kirol egunkaririk egon badagoen ere, baina gurean dauden aukerak ikusita, ia ziur ezetz. Uste dut badakidala zer asmo gordetzen zuen bere showak: jende guztiari erakustea bera normalean ez dela emakumeek kudeatzen duten taberna horretara joaten, eta joaten denean, emazteari laguntzera joaten dela; eta bera egoten den tabernetan gauza interesgarriak kontatzen dituen egunkariak egoten direla, eta guk aukera hori galdu egitendugula.

Bada, ez daki berak ze bake izaten den bera ez datorrenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.