andoni egana
HITZ ETZANAK

Aldaketa

2019ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Change the change jarri diote izenburu. Zerbait ematen du horrela. Zerbait handia. Zerbait zabala. Nazioarteko zerbait. Ahalegin bat mundiala...

Espainiako Gobernuak parte hartuko du. Eusko Jaurlaritzak ere bai. Gipuzkoako Foru Aldundia tartean da, eta baita Donostiako Udala ere. Eta bateko eta besteko adituak izango dira txostenen aurkezle. Klima aldaketarena ez da txantxetako kontua, nonbait. Mendearen bukaerarako, kilometro karratu bateko azalera jango omen dio itsasoak lurrari Gipuzkoan. Ehun futbol-zelai, hor nonbait. Beroaldi larriak sortuko omen dira, eta horrek eragin zuzena izango omen du herritarren osasunean eta bizi-esperantzan. Ez dira bi adibide soil baino...

Hedabide batzuek ere bat egin dute klima aldaketari dagokion adierazpen bat idazteko. Bertan, hamar aholku eskaini dituzte herritarrek klima aldaketari buruzko informazioa izan dezaten. Eta nik askotan pentsatzen dut ez ote dudan aski sentiberatasun. Mende bukaera; ehun futbol-zelai urak estaliak; alergiak... urruneko gertatzen zaizkit, nahiz badakidan etorkizuna gaur bertan hasten dela eta geure esku dagoela. Eta ez naiz oso fio egungo hurkoa zapaltzeko joera izan eta etorkizuneko urrutikoez hainbesteko ardura dutela diotenekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.