andoni egana
HITZ ETZANAK

Alkahuete

2021eko ekainaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Arabieratik datoralkahuete hitza.Al Qawwád-etik. 'Mezularia' esan nahi du. Bi pertsonaren arteko maitasun harremanak erraztea izaten zen alkahueteen lana. Behin harremana hitzarturik, bi ezkonkideak aldareraino hel zitezen ziurtatzea ere alkahuetearen betebeharra izaten zen, beti ez baitziren euren borondatez uztartzen. Fernando de Rojasen Tragicomedia de Calisto y Melibea-n Celestina izeneko emakume batek egiten zuen alkahuetetza, eta orduz geroztik izen horri ere lotu izan zaio jarduera...

Uztapidek-eta, alkahuete deitzen zioten grabagailuari hirurogeiko hamarraldian. Sudurra muzintzen zuten halako trasto bat mahai gainean sumatzean. Urduritasuna sortzen zien. Bazekiten trepeta berri haren erruz lau haizeetara zabalduko zela une eta toki jakin baterako esana. Ez zuten mezularirik nahi. Euren testuak testuinguru jakin batetik ateratzean zeinen hauskor izan zitezkeen bazekiten.

Asko aldatu dira kontuak. Orain geure buruen alkahuete bihurtu gara, sare sozialak medio. Geure burua geuk daramagu aldareraino. «Hara zeinen ongi nabilen oporretan Greziako irla batean, platerean otarrainxka bat dudala!». Eta zerk pentsarazten digu inori axola zaionik? Baina erakutsi egin behar. Erakusterik ez dagoen zoriona ez da nonbait zorion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.