Onintza Enbeita.
BIRA

Opariak

2020ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Umeak hiru urte bete ditu. Hiru baino ez oraindik, eta dagoenekohiru urte, aldi berean. Haren inguruan dena festa da: eskolan bezala koroa jarri diote, pastela ere bai kandela eta guzti, eta opariak iritsi zaizkio. Opari asko. Opari gehiegi. Orain hain ume ez diren senideek emandako panpina mordoa ditu, baina gehiago ekarri dizkiote. Beti dabil oinutsik, baina oinetako dotoreak izango ditu orain. Udan ezingo da ia inora joan, baina arropa berria dauka armairua betetzeko. Oraindik biluzik ibiltzen da hondartzan, baina bainujantzia oparitu diote. Eta gauza gehiago. Heldu guztiek ikusten dute opari gehiegi izan direla, baina inork ez dio bereari garrantzirik kendu nahi. Beti da besteena gehiegizkoa dena, norberarena ez. Norberak ekarria ia beti dago justifikatuta, eta bestela beti esan ahal izango dugu hor daudela gurasoak ezetz esateko. Heldu guztiak daude begira: ea umeak eurek ekarriari noiz helduko. Umeari, ordea, bost. Kantuan eta dantzan ari da opari guztiak han-hemen botata dauzkala. Parafernaliarik gabe ere zoriontsua dela dirudi: ez du ezer materialik behar pozik egoteko.

Oraingo umeek dena daukatela esanez betetzen dugu ahoa, baina geu gara behar ez den guztia erosten diegunak. Ez dakit noiz ikasiko dugun gure hutsuneak umeengan ez proiektatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.