andoni egana
HITZ ETZANAK

Aurreratu

2020ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Bertan behera utzi edo atzeratu. Hori izan da joera nagusia kirol lehiaketa, kultur emanaldi, edo auzo eta herrietako jaiei dagokienez. Ulertzekoa da. Ezin denean ezin da.

Jendea ez dago, ordea, zorionez, egonean egoteko. Milaka sormen ariketa heldu zaizkigu sare sozialen bidez, batzuk ondo landuak; hainbeste doitu gabeak beste batzuk. Baina, oro har, lanerako dago jendea, sortzaile.

Bertan behera utzi edo atzeratzearen dinamika hau ere hautsi daitekeela erakutsi digu norbaitek. Paradigma aldaketa horretan, ahulezia indar bilakatze lanetan, azti ibilitakoak badira. Eta ni harro, herrikide ditudalako. Derrigor etxean eta denbora nola xahutu ez dakigula gabiltzan honetan, ekitaldi bat atzeratu ordez aurreratzea pentsatu dute Zarauzko Udalean! Usadioz, Basarri bertsopaper lehiaketarako lanak uztailean aurkeztu behar izaten dira, abuztuaren amaieran elkartzen da epaimahaia eta irailaren lehen astean egiten da sari banaketa ekitaldia. Deia laster zabalduko dute; ekainean jarri lanak jasotzeko epea eta uztailean, Motxian bertso eskolak antolatzen duen bertso astearen baitan egin sari banaketa. Ona iruditzen zait ideia. Oso ona. Orain dauka jendeak denbora. Inoiz baino lan gehiago jasoko direlakoan nago...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.