Onintza Enbeita.
BIRA

Martxoa

2022ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Azken urte bietako su-etenaren ondoren, hemen dago martxoa. Gure martxoa: martxo morea, emakumeen astea, matxismoaren kontrako hilabetea, emakume langilearen aldeko asteburua, martxo feminista. Ez dakit zenbat izen hartu ditzakeen aldarrikapen bakarrak, baina biderkatu egin zaizkigu deiak emakume sortzaileoi. Arauen kentzeak gauza gehiago antolatzea ekarri du, eta azken orduko deiak ere asko ari dira izaten. Nik gustura egiten dut bertsotan martxoan ere. Hala ere, eskertuko nuke mugimendu hau guztia urtean zehar banatzea proportzionalki. Izan ere, badirudi martxoan eta azaroan bakarrik garela ikusgarriak emakume sortzaileak. Urteko beste hilabete guztietan ez gara bertsolari, emakume bertsolariak gara. Ez gara idazle, emakume idazleak gara. Ez gara musikari, emakume musikariak gara. Ez gara futbolari, emakume futbolariak gara.

Egia da garai honetan deitzen diguten talde eta elkarte feminista askok urte osoan hartzen gaituela kontuan, baina badira jendea isilik egotearren bakarrik eta martxoan deitzen digutenak. Guk, ordea, urte guztian izan nahi dugu bertsolari eta ikusgarri. Zer esanik ez, badira martxoan urte guztian bezain gutxi begiratzen digutenak ere. Badago emakumeok esateko daukaguna interesatzen ez zaion jendea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.