andoni egana
HITZ ETZANAK

Segi

2022ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Ez naiz ahalegina eten zale. Nahiago izaten dut segi, segi eta segi egin, segi, geratu eta segitzea baino. Izaera izango da, eta, izaeraz, pertsona guztiak gara desberdinak. Badut susmoa nik hobeto funtzionatzen dudala nekeak, estresak eta onenak eman izanak sortzen duen lokazti horretan, atsedenaren osteko ustezko aparretan baino.

Maratoiren bat egin duenak badaki. Inor ez da behin bakarrik geratzen. Justu zoaz, eta pauso batzuk oinez egiteko tentaldia. «Behin bakarrik», agintzen diozu zeure buruari. Ematen dituzu pauso batzuk oinez, abiatzen zara berriz lasterka, eta minak eta ezinak lehen baino nabarmenago azaleratzen zaizkizu. Behin geratu zarenez, beste behin geratzea ez dela halako bekatu handia sinetsarazten diozu zeure buruari, eta bigarrenez geratuko zara, eta hirugarrenez... eta geraldiek mesede handirik ez egiteaz gain, buru-indarra belaxkatuko dizute.

Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila dekretu bat ontzen ari da, eta litekeena omen da erabaki hau islatzea bertan: eskola publikoetan zortzi urtez zuzendari izan direnek hurrengo urtean eskolarik eman beharrik ez dute izango. Eskolaren baitako bestelako zereginei —errazagoak ez, baina lausoagoak— heltzeko aukera izango omen dute. Utzi eta gero segi? Ez dakit ba... Ni banintz, nahiago ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.