Onintza Enbeita.
BIRA

Zerrendak

2023ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Joseba Sarrionandiari irakurri nion 2016an: «Konstituzioa edo Guardia Zibila onartu arte, espainolak Espainian zer ondo sentitzen garen esan arte kriminalizatuko naute, baina halakorik ez dago nire asmoetan». Iritzi subjektiboetan sartu gabe, objektiboki jende asko izan da ETAren parte bost hamarkadako ibilbidean. Horietako asko preso egon dira, eta kartzelatik irten ondoren ez dute guztiek ibilbide bera egin. Batzuk politikatik urrundu egin dira, beste batzuk klandestinitatera itzuli, ezker abertzaleko egituretan lan egin dute askok edo haren ordezkari izan dira instituzioetan, eta, pentsatzen dugun baino gehiago, beste alderdi batzuetako hautagai izan dira. Arazoa, ordea, EH Bilduren zerrendetan daudenak baino ez dira. Beste edozein alderditan —batez ere Espainiako Konstituzioa eta bandera gorri-horia defendatzen dituztenetan— sartuz gero, bekatu guztiak barkatzen dira.

Gauza bat dira subjektibotasunak eta biktimei sor dakizkieken zalantzak edo minak. Ukaezinak denak, jakina. Beste gauza bat da objektiboki behin kartzelan bete beharreko denbora beteta pertsonak libre behar lukeela maite duen hori defendatzeko. Ez, antza. EH Bilduko zerrendetan dauden ETAko kide ohien harira sortutako saltsa mediatikoari begira, Sarriren hitzak ditut bueltaka: laburpen bikaina dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.