andoni egana
HITZ ETZANAK

Partida

2019ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Duela bi urte, Kataluniakoa puri-purian jarri zen garaian, hangoen ezagutza handiena zuten adiskideek behin eta berriz erabiltzen zuten esamoldea zen: «Honek ez du atzera-bueltarik. Kataluniar asko eta asko jada joanak daude Espainiatik. Alde egin dute. Mentalki kanpoan daude».

Badirudi Estatua ere jakitun zela. Buruzagi independentistak zigortzeko Auzitegi Gorenak erabili duen hitza sedizioa izan da. Itxuraz leunagoa da errebelioa edo traizioabaino. Baina hitzaren erroetara jota, seditio-seditionis horretan aurkituko dugu gakoa. Partida adierazi nahi du sakonenean, abiatzea alegia. Hori zen Estatuak barkatu ezin zuena, inor urrun abiatzea. Eta kontuak zer diren, erro oso oparoa baita it hori, exit ere sortu du. Sedizioa eta exit neba-arrebak ez, baina lehengusu-lehengusinak badira. Europak ez ditu kartzelan sartu brexit-aren, britaniarrak irtetearen, aldekoak. Espainiak bai abiatzeko prest zeudenak.

Itinerario hitza ere familia berekoa da. Hurrengo egun eta hilabeteetan zer ibilbide egin izango dute orain kataluniarrek erabakigai. Alderdi independentziazaleek azken bi urteetan izan dituzten ika-mikek ez dirudite onuragarri. Elkarrrekin abiatzea komeni zaie. Coito hitza sedizio-ren senitarteko urruna da...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.