Aitziber Coello euskal presoa (Durango, Bizkaia, 1979) libre geratu zen atzo, Picassenteko kartzelatik (Valentzia, Herrialde Katalanak) irtenda, zigorra beteta. 2004an atzeman zuten, Coulainesen (Frantzia), ETArekin lotuta, eta guztira bost espetxetan izan dute, beti Euskal Herritik urrun. 2012an Espainiaratu zuen Frantziak.
Kartzelan bere haur Haitzekin (2017) izan da Coello, eta haren bikotekide Asier Aginako euskal preso ohia Picassent inguruan bizi izan da. Buruko tumore batengatik, iazko urtarril bukaeran Espainiako Auzitegi Nazionalak eten egin zuen Aginakoren kartzelaldia. Picassenteko espetxean zegoen orduan, baina, Euskal Herrira itzuli beharrean, han ondoko herrixka batean jarri zen bizitzen, familia arrazoiengatik. Lortu zuten Coello iazko maiatzetik aurrera egunero lau orduz ateratzea espetxetik, umearekin, baina COVID-19aren krisiak moztu egin zituen irteera horiek. Han segitu zuen Aginakok, erietxe batean osatze lanak eginez, eta, Coellok askapenerako irteera atzorako ezarria zuela eta, duela hamar egun Euskal Herrira itzuli zen preso ohia.
Denera 241 euskal preso daude kartzeletan eta zentroetan. Horietatik 232 EPPK-ko kideak dira; sei, AEM ingurukoak; bi, Langraiz bidekoak; eta inongo taldetan ez dagoen bat ere bada. 241 presoetatik bost baino ez daude Euskal Herrian.
Aitziber Coello euskal presoa aske gelditu da
Picassenteko kartzelatik atera da, zigorra beteta. Haurrarekin bizi izan da, eta haren bikotekide eta preso ohi eria han inguruan bizi izan da

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu