Onintza Enbeita.
BIRA

Dibortzioak

2020ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Esan eta esan ari zaizkit konfinamenduak banaketa asko ekarriko dituela. Bikote asko omen daude elkarrekin hainbeste ordu egin eta gero dibortziatu egingo direnak. Halako baieztapenak entzun dizkiedan gehienak familia nuklearra eraiki duten bikote heterosexualez ari ziren, baina homosexualei ere kosta egiten omen zaie elkar jasatea. Ez omen gaude ohituta elkarrekin hainbeste denbora egotera. Ezkonduta dauden lagunek esan didate leher egiteko zorian daudela. Nik pentsatzen nuen umeak izango zirela lau hormen barruan ito egingo zirenak, baina umeak egoerara moldatu dira. Arazoa helduak gara.

Mila aldiz esan diot ispiluari hurrengo itxialdiak ez nauela etxean maitalerik gabe harrapatuko. Pentsatzen dut egunari orduak jateko eta antsietatea baretzeko balioko lidakeela beste norbait jateak edo jan nazan uzteak. Baina gero ahizpa zaharra etortzen zait kafe eske, edo lagunek idazten didate, edo emaztearengana itzuli zen gizon hark deitzen dit puzka eta zalantzan jartzen dut larruak konpentsatzen ote duen norbait full time jasan beharra. Eta bai, kosta egiten zait bikoteka bizitzea erabaki zuen jendea ulertzea. Bizitza erdia pasatzen dute ustez bakarrik gaudenoi gure akatsak psikoanalizatzen eta beste erdia nolako inbidia diguten esplikatzen. Nekagarria da, oso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.