Eskola jangeletako aldaketa kritikatu dute sindikatuek

2019ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Jaurlaritzak ez du eragileekin adostu eskola jangeletako aldaketa, Gure platera, gure aukera plataformaren arabera. Irailetik aurrera, zerbitzua zuzenean kudeatzeko aukera emango diete guraso elkarteei, baina taldeak ez du uste hori bat datorrenik euren eskariekin: elikadura burujabetza, jangela hezitzaileak, eta eskola komunitatearen eta administrazioen kudeaketa partekatua.

ELAk, berriz, «gardentasunik eza» egotzi dio gobernuari, eta «ardura publikoak alboratzea», proposamena «enpleguarekiko eta lan baldintzekiko mespretxuz» egina delakoan. UGTk eta LABek ere adierazi dute 600 enplegu arriskuan jarri dituela.

EH Bilduk ere kritikatu du eredu berria: jangelak ikastetxeek kudeatu beharko lituzketela esan du. «Guraso elkarteak boluntarioek osatzen dituzte; ez dute gaitasunik jangelak kudeatzeko, eta Jaurlaritzak badaki».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.