Urkullu: « Ez dut erabaki bozak noiz izango diren»

2020ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Iñigo Urkullu Eusko Legebiltzarreko lehendakariak esan du oraindik ez duela erabaki zein egunetan izango diren hauteskundeak, «fundamentuz» pentsatu behar duelako. Erantsi du «Euskadirentzako onenean» pentsatuz hartuko duela erabakia.

Eusko Legebiltzarrera sartu aurretik egin ditu adierazpenak Urkulluk. Ziurtatu du beste alderdi batzuk «jolasean» aritu direla bozak aurreratzeko aukerarekin, baina berak ez duela hori egin. «Nik ez dut egun jakin bat jarri, noiztik nora izan daitezkeen soilik esan dut», nabarmendu du. Hain zuzen, asteazkenean esan zuen hauteskundeak apirilaren 5etik urriaren 25erako tartean izango direla.

Urkulluk erreferentzia egin dio astearteko gobernu kontseiluan bozak aurreratzeko aukera proposatu izanari. «Erabat normala da gobernu kontseilu batean egoerari buruz gogoeta egitea», esan du. Ildo horretan, ziurtatu du gogoeta bat baino ez dela, eta «normaltasunez» lanean jarraituko dutela.

Azkenik, azpimarratu du erabaki bat hartzen duenean «gardena» izango dela, eta jakinarazi egingo duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.