Angel Erro.
JIRA

Naturala

2018ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Dutxan, bat-bateko agerkundea izan dut, garai ez hain urrun batean bertan izaten nituenez oso bestelakoa, errebelazio hutsala baina hainbat gauza ulertzeko balio didana. Txorrotapean ohartu naiz inguruko xanpu, gel eta xaboi guztiek fruitu, landare edo lore bat dutela potean marrazturik. Begi gorrituak baditut ere, ikusi dut komun osoan ez dagoela salbuespenik. Zalantza piztu zait saltokian oharkabean hobesten ditudan nik edo (ia) ez dagoen beste aukerarik. Bigarren hipotesitik abiatuta, ondorioztatu dut garbigarri pertsonalek asko esan dezaketela gure gizarteaz.

Txikitakoak lurrinduak izaten ziren gurean, trinkoak eta sofistikatuak. Perfumearen jarraipena zen xaboia. Orain, elikadura osasuntsuarena. Honaino iritsi aurretik, xaboi neutroen alditxo bat ere igaro dugu. Orain duela mende bat dohain erradioaktiboak estimatuko genituzke.

Argi dago naturala (natural itxuran fabrikatutakoa) nahiago dugun garai batean bizi garela. Bizitzaren beste alor guztietan ere. Elikadura aipatu dut, baina zergatik ez, adibidez, hizkuntza ere? Agian hortik datoz (nork bere hautu edo gustu sakona dela uste badu ere) plastikozko euskararen aurkako purrustada guztiz natural eta sanoak. Edo txertoen aurkakoen gorakada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.