Angel Erro.
JIRA

Aurrerapenak

2021eko azaroaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Black Friday edo Ostiral Beltza delakoa igaro da, ustez. Dagoeneko ez dagoelako noiz hasi eta noiz amaitzen den zehazki esaterik. Guztia erosketak aurreratu beharraren halako dei baten baitan sartzen da. Zuk ere aurreratu dituzu Eguberrietako edo dena delako erosketak? Hala galdetzen dizute iragarkiek zuzenean. Asteak daramatzate merkatuetako prezioek, hemendik hilabete batera begirako festetarakoek, gora eta gora nola egiten duten informatzen. Ematen du guztiek Axular irakurri dutela. Zenbat kalte ekartzen dion arimari zein poltsikoari otarrainxka edo bildoskiaren erostea biharretik biharrera luzatzeak, alferrik galdu ezinezko eskaintzei probetxua ez ateratzeak.

Ez duzu uste garai bateko beherapenak gustu txarrekotzat jo eta beherapenak nagusitu direla guztion gogamenean. Modan daude aurrerapenak. Presaz bizi garelako edo. Orainaldiari higuinka. Zenbat daramagu neguaz mintzo eta oraindik hiru aste luze falta zaizkigu. Ez zaude zu ere hotzaz hitz egiteaz edo entzuteaz, otsailera artekoa bi minutuko tar-tar batean berdindu ahal bagenu bezala. Hauteskundeak ere beti ematen dute daudela aurreratzear. Lau urte ia tarte irudigaitza da. Biden berriz aurkeztuko den hasi dira. Hemen ere beharbada datorren urtean...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.