Angel Erro.
JIRA

Hondamendia

2020ko uztailaren 18a
00:00
Entzun
Bat hasi da eta jendeak jarraitu dio, hondamendia iragarri ohi duten hasmentako esaldi ustez xaloen zerrenda osatzen. Dibertigarria izan da, ia guztietan ados nagoelako: «Laburra izanen naiz», «Berez, nirea ez da galdera bat, gogoeta bat baizik», «Bide laburrago bat ezagutzen dut hara iristeko», «Ziur ez duela inork nabaritzen», «Beste garagardo bat eta banoa etxera», «Nire [senide bat] datorkigu bisitan», «Probabilitatea oso baxua da», «Ez du minik ematen», «Unetxo bat besterik ez da», «Lasai, GPS daukagu», «Hitz egin behar dugu», «Zorte handia izaten ari gara eguraldiarekin», «Lasai, ez dago galtzerik», «Kontrolpean dago», «Guztiz egiatia izatea nahi baduzu», «Begirune guztiarekin esanda», «Hau ez kontatu inori, mesedez», «Hemen gordeko dut, ez ahazteko non utzi dudan», «Moztu puntak besterik ez», «Ia ahaztu zait zuri zera esan behar nizula», «Barre eginen duzu jakitean», «Labeari adi zaude?», «Utzidazu pixka batez zure sakelakoa», «Ez da jabetuko».

Adibide bereziki euskaldunak ere topa daitezke hondamendi seguruaren iragarleon artean: «Gure lehengusu batek euskaratu dezake hori, bera oso trebea da Internet kontuekin», «Nire herrian hala esaten da», «Ni ere banaiz nafarra»...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.