Angel Erro.
JIRA

Engainatuta

2023ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Engainatuta bizi gara. Ez da salbuespena. Atalka joatea komeni da, etsia hartuko ez badugu. Gaur, esaterako, automobilgintzari heldu ahal diogu. Gai bazterrekoa ematen du, garai batean oso garrantzitsua izandakoa, baina azkenaldian ilaun dabilena. Beribil pribatua alferrikako gastua eta gehiegizko kutsaduraren ikur bihurtu ahala, iragarkietan auto ekologikoen gorakada ikusi dugu. Gure seme-alabei utziko diegun mundua hondatzera ez, hobetzera datozen ibilgailuak. Gezurra da, noski. Auto elektrikoen aldarrikapenak maiz ezkutatzen du betiko industriaren biziraupena dela helburua. Bai, nola ordezkatu Iruñean Volkswagen, Gasteizen Mercedes-Benz? Autoengainuan bizi gara; agian ez dago beste modurik.

Orain bost-sei urte eskandalua piztu zen jakin zenean Volkswagenek diesel motorren emisioa zuritzeko edo berdatzeko tramankulu iruzurtia zeramala. Egunotan jakin da beste19 milioi autok antzeko dispositibo bat daramatela, kutsatzen duten gehiena ezkutatzeko. Agian ez dago beste modurik, gezurra baino, automobilgintza errentagarria izan dadin. Ongi dago jakin dezagula. Engainatuta bizi gara. Beste mundu bat posiblea da, baina ez gaituzte haraino bizikletaz edo oinez ailegatzen uzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.