Angel Erro.
JIRA

Alderdi nahasia

2023ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Egunkari honetan irakurri dut,«Voxek euskararen aurkako bideo bat egin du, baina nahastu egin da», baina berehala duda sartu zait ni ere nahastu ote naizen. Voxek euskara nahastearen aurka egin du. Euskara boz batez bainatu da, baina bideoz nahastu da. Nahasmenaren aurka bozkatuko bide du euskarak. Baina, baina nola ez zen edonor nahastuko?

Izan ere, ez nahastea bera ez litzateke euskararen inposizioaren frogabide argiena? Inposizioa edo inbasioa, bigarren modu honetan izendatzen duelako Voxeko hautagaiburuak ez dakit nor euskararekin Araban egiten ari dena, horretan ere nahastu ez bada. Ez zen harritzekoa. Dena delako bideo horretan, esaterako, orobat dio bere alderdia (alderdi nahasi eta homofonoa!) berme bakarra dela probintziako bizitza publikoan espainierari lehentasuna emateko. Bakarra? Nik dakidala, inoren bermerik gabe ere, dagoeneko ematen den zerbait da, ez bakarrik Araban.

Dena delako bideoan euskarazko bi hitz inposarazten dizkie bere balizko boto emaileei,bi hitz inbasore, Romero jaunak. Nahasiko zen Casa del Vascuence ez esatean? Nahasmen horien aurrean, nori ardura dio Alamedako Markesaren jauregia hartu badu Ruiz de Bergaratarren jauregitzat?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.