Angel Erro.
JIRA

Lau liburu (II)

2020ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Aste Santuko telebista programazio beti berdinaren barruan aurten ere, iaz eta geurtz bezala, Quo Vadis?, Ben-Hur eta Spartacus ikusi ditut. Haiei gehitu diet aspaldian ikusi gabeko bat ere: The Shoes of the Fisherman. Arrantzalearen oinetakoak filma aspaldian ikusi eta Morris Westen jatorrizko liburua ere aspaldian leitu nuen. 1963an argitaratu zen, Vatikano II. kontzilio betean, eta nabari da. Filma 1968koa da, eta neurri batean hamar urte beranduago gertatuko zenaren iragarlea izan zen. Eliza katolikoak fikzioari men egin zion (neurri bateraino, Anthony Quinnek filmaren amaieran hartzen duen erabakira iritsi gabe) herrialde komunista bateko kardinal bat lau mendeetan italiarra ez zen lehen pontifize aukeratuta, Burdinazko hesia leherrarazten lagundu zuena.

Bergogliok ere ikusiko zuen (ohar-koaderno bat eta arkatz zorroztua ondoan dituela) Arrantzalearen oinetakoak, dudarik ez, eta bertako tik batzuk bereganatu, baina egunotan argi gelditu da, bisualki, beste unibertso batekoa dela Frantzisko, ongi gaurkotua gainera. Ordainduko nuke Vatikanoan kontratatu duten eszenografoa nor den jakiteagatik. Sorrentinoren filmak irentsi ditu. Argentinarra apokalipsiak eta postmoderniak behar zuen papa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.