Angel Erro.
JIRA

'Europe is living'

2022ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
Paso egitea nuke, baina lagunekin biltzeko aukerak ez dira hain ugariak, eta ez da zuhurra alferrik galtzea, deialdiaren motiboa Eurovision kanta festibala bezain hutsal eta arina izanda ere. Horregatik, gaur telebistaren aurrean irri eta orro eginen dugu, azkenean irabazlea nor suertatzen den jakin arte. Berez, ez da hain hutsal edo arina ere. Europaren batasun politikoaren hanketako bat baizik. Ez alferrik abesti lehiaketa hau, 1956. urtean abiatu zena, Erromako Itunaren edo Europako Parlamentuaren garaikidetsua da, nolabait apalduta zegoen europar izpiritua abestien bidez sendotzen laguntzeko.

Horregatik, ustezko neutraltasuna gorabehera (aldarri politikoak debekatuak daude), Ukrainak bilduko dituen babes esplizitu edo inplizituak jaialdiaren politizaziotzat salatzea, fan askok eta ausazko teleikusle askok egin lezaketen moduan, alferrikakoa da. Ikusi nahi ala ez, Eurovisionen sena horixe da. Porlan melodikoa eta emozionala ematea Europako erakunde hotz eta monokordeei. Demokraziazko pintura eskualdi bat ematea Israel bezalako estatuei (berez, Europan egon ez arren).

Horrelakoak jakiteak ez du kentzenune batez ezjakinarena egin eta gaurko saioa ikustea, euroeszeptizismoari beste ñabardura bat emanez.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.