Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna

Aurten «parte hartze handia» izan du Beldur Barik-ek

12 eta 16 urte bitarteko gazteek berrehun lanetik gora aurkeztu dituzte. Sari banaketa 'streaming' bidez ikusteko aukera egongo da.
Beldur Barik programaren aurtengo edizioaren aurkezpena, atzo.
Beldur Barik programaren aurtengo edizioaren aurkezpena, atzo. EMAKUNDE

Jone Arruabarrena -

2020ko azaroak 19

Beldur Barik programa gazteen artean «erreferente sendoa» dela berretsi du Emakundek. Izan ere, berrehun lan baino gehiago aurkeztu dituzte 12 eta 16 urte bitarteko ikasleek, eta, ezohiko baldintzak kontuan hartuta, «parte hartze handia» izan dela adierazi zuen atzo Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak. Sari banaketa Donostian izango da, azaroaren 20an. Streaming bidez soilik ikusi ahal izango da.

Askotariko gaiak jorratu dituzte lehiaketara aurkeztutako piezetan: nesken ahalduntzea, generoak markatutako rolak eta estereotipoak, bortxaren aurkako erantzun kolektiboa... «Antzeman daiteke gazteriak gero eta argiago identifikatzen dituela indarkeria sexista sortzen duten desberdintasun faktoreak». Landaidak erantsi du horrelako proiektuen bidez neskengan «ahalduntzea» sustatzen dela, baita «indarkeria egoerei erantzuteko gaitasuna» ere; mutilen artean, berriz, hausnarketa prozesuak bultzatzen dituzte.

Kanpaina ugari martxan

Diputazioak ere ari dira azaroaren 25arekin lotutako kanpainak aurkezten. Bizkaiko Foru Aldundiak indarkeriaren ikusgaitasunean jarri du arreta; Ez ikusi ez dagoenik. Indarkeria matxista da lelopean, bortizkeria ez justifikatzera deitu dute. Gipuzkoako Aldundiak, berriz, eguneroko eraso normalizatuen gaineko kontzientzia hartzea jarri du helburu, Indarkeria matxistaren aurrean, ez zaitez ikusle huts bat izan lelodun kanpainaren bidez.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

<b>2020.</b> <em>Euskaldunon Egunkaria-</em>ko hainbat langile bildu ditu BERRIAk Lasarte-Oriako egoitzan. ©JON URBE / FOKU

EUSKARARI HITZA EMAN ZIOTENEKOA

Irati Urdalleta Lete

Gaur 30 urte kaleratu zuten <i>Euskaldunon Egunkaria-</i>ren lehen zenbakia. Orduko langile batzuek zailtasunak, ezinak eta nahigabeak kontatu dizkiote BERRIAri, baina baita zeukaten ilusioa ere. Haien esfortzuarekin egin zuen aurrera proiektuak: «Jendea bere bizitzan zuen guztia ematera zihoan»

Bonbarako behar zuten guztia

Maider Galardi F. Agirre

'Egunkaria'-ren lehen erredakzioa Antza inprimategia da egun. 30 urte geroago toki berera itzuli, eta zirraraz oroitu dituzte egun hartako emozioak eta tokiaren itxura garai hartako lankideek.
 ©LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

«Nahiago genuke hala ez balitz, baina euskara ere politikoa da»

Ainhoa Larretxea Agirre

Hizkuntzak dituzte lanabes Arraratsek eta Berasategik, batez ere euskara. 30 urtean anitz aurreratu dela diote, baina oraindik ere ikusten dute zertan eragin. Argi diote: egindakoaren sozialiazazioa da erronkarik behinena.
<em>Egunkaria</em>-ren itxiera salatzeko 2003ko otsailaren 22an Donostian egindako manifestazioa. ©JON URBE / FOKU

Gazteen begietatik

BERRIA

Zer irudi dute gaur egungo gazteek <i>Euskaldunon Egunkaria</i>-ri buruz? Zer dakite eta zer ez? Badute oroitzapenik? Zer oroitzapen? Galdera horiek erantzun dituzte <i>Egunkaria</i> sortu ostean jaiotako BERRIAko hainbat kazetari gaztek.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.