Albistea entzun

PENTSALDIAN

Haurrak 'normaltasunetik' at

Maite Elizondo - Psikologoa

2021eko urriak 12

Herritik paseoan nabilela tabernetako biziaz jabetzen naiz; jendea barran pintxo goxoak eta kafe beroa dastatzen. Aurpegietan irribarreak dira nagusi, hilabete luzeetan gertutasun atsegin honetaz ezin disfrutatu eta orain sozialki osasuntsuak diren ohiturak berreskuratzeko gogoz. Zein ongi!

Ibilaldiarekin jarraitu dut, haizea aurpegian sentituz, zein atsegina den aire zabalean sakon arnastea. Hara! Haurren ahotsak entzun ditut eskola bateko patioan, badirudi jolas garaian daudela. Gerturatu naiz, korrika eta saltoka dabiltza batzuk, solasean besteak. Ez dakit irribarretsu dauden ala ez, nor dabilen hizketan eta nor entzule. Sudur eta ahoak estalita dauzkate. Hala behartuta daude.

Ez dirudi herri bera denik, momentu berberean bi errealitate paralelo hauek eman daitezkeenik. Agintari berberek erabakitako neurri hain ezberdinak osasun arazo berari erantzunez.

Aurtengo ekainean COVID-19aren adierazle eta eraginei buruz Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza sistemak egindako diagnostikoak emaitza kezkagarriak azaleratu zituen gure haur eta gazteen osasun mentalaren egoeran: ikasleen %72,3 desmotibatuago sentitzen dira ikasteko; %65,4k maila akademikoan okerrera egin dutela dio, eta «antsietate edo estres handiagoa sentitzen dut» pertzepzioan ikasleen %28,8 pixka bat identifikatuta sentitzen dira; %18,5, nahiko identifikatuta, eta %18,5, oso identifikatuta. Jakina da datu hauek haurren autoestimuan, komunikatzeko gaitasunean, loan, elikaduran, osasun biopsikosozialean kaltea eragiten duela. Zer eskaintzen diete haurrei «normaltasunerako» bide berri honetan Hegoaldean hezkuntza mailan hartutako neurri berriek?

Alde nabaria dago gizarteko beste esparruetan erabaki dituzten neurrien malgutzean eta eskoletan (bereziki Lehen Hezkuntzan) ezarritakoen artean. Nola adierazi haur bati jatetxe bateko barrualdean musukorik gabe lasai egon daitekeela baina eskolako jolasgaraian aire zabalean ezin duela kendu? Nolako pedagogia egin daiteke kontraesan hauekin? Jakina da neurriak lasaitasunez barneratzeko arrazoi koherenteak azaltzea ezinbesteko dela, beldurren atea ireki ez dadin.

Beste behin agerian geratzen da COVID-19a berdina dela munduko herrialde guztietan baina horri aurre egiteko hartzen diren erabakietan ezberdintasun handiak daudela, adibidez, haurren osasun integralari ematen zaion garrantzian. Iparraldean haurren ongizatea baloratzeko unean kontuan hartutako irizpideak ez dira Hegoaldean hausnartzen diren berdinak.

Eskerrak eman dizkigute denon artean eraikitako lorpen kolektiboaren ispilu omen delako egungo osasun egoera. Kolektibotasun honetan haurren erantzuna segur aski gardenena eta txukunena izan da. Zein errefortzu eskaintzeko prest gaude haurren esfortzu eta galerei?

Gorputz heziketako klasetik ekarritako izerdiz bustitako musukoak ez dirudi haurrak babesteko ezarritako neurri baten isla denik, umeen ongizatearen zaintzan arreta jartzen ez duen sistemarena baizik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Adingabeen Sansoheta zentroa. ©Juanan Ruiz / EFE

Adingabeei sexu abusuak egiteaz akusaturiko hiruk akordioa egin dute Fiskaltzarekin

Edurne Begiristain

Hasi da Sansoheta zentroan Arabako Foru Aldundiaren zaintzapean zeuden adingabeak prostituitu zituen sare bateko ustezko kideen aurkako epaiketa. Hamar pertsona daude akusatuta.

Frantziako Polizia Angelun (Lapurdi), artxiboko irudi batean. ©Jagoba Manterola / Foku

Donibane Lohizunen 24 urteko gazte bat hil da auto istripuz

Berria

23 eta 25 urteko beste bi lagun egoera larrian ospitaleratu behar izan dituzte. 

Egunkarietako zuzendariak Pablo Gonzalezen eskubideen alde

Egunkarietako zuzendariak Pablo Gonzalezen eskubideen alde

Berria

Berria, Correo, Deia, Diario Vasco, Diario Noticias de Alava, Diario Noticias de Gipuzkoa, Diario Noticias de Navarra eta Gara egunkarietako zuzendarien agiri bateratua

Hendaiako atxikitze zentroa. / ©Bob Edme

Atxikitzeetako gehiegikeriak salatu dituzte

Iñaki Etxeleku, Ipar Euskal Herriko Hitza

CIMADE elkarteak Hendaiako atxikitze zentroko gehiegikeriak deitoratu ditu. Muturreko egoera gehiago direla dio.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...