EAEra %75 etorkin gutxiago iritsi ziren iaz, pandemiaren ondorioz

Iñaki Agirre Perez.
2021eko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Koronabirusaren pandemiak eragin zuzena izan du Arabara, Gipuzkoara eta Bizkaira iristen diren etorkinen kopuruan. Ikuspegi Migrazioaren Euskal Behatokiaren datuen arabera, 2021eko urtarrilaren 1ean 246.501 etorkin zeuden lurraldean, aurreko urtean baino 4.777 gehiago. Hau da, 2019 eta 2020 bitartean erregistratutako datuekin alderatuta, urtebeteko epean iritsierak %75,9ko murriztu ziren.

Termino absolutuetan, migrazio mugimenduen murrizketa bereziki nabarmena izan da Latinoamerikari dagokionez. Izan ere, handik etorritako migratzaileen kopurua 14.116tik 3.873ra pasatu da urte batetik bestera (%72,6ko beherakada).

Langabezia emakumeentzat

Pandemiaren lehen olatuan Euskal Autonomia Erkidegoko etorkinen langabezia tasa asko handitu zela nabarmendu du Ikuspegik. Iazko otsail eta apirila bitartean Gizarte Segurantzako afiliatzeak %7,8 jaitsi ziren etorkinen artean. Dena den, hurrengo hilabeteetan egoerak hobera egin zuen, 2019ko datuak hobetu arte. Emakume etorkinen langabezia tasa, ordea, oraindik gizonena baino «nabarmen handiagoa» dela gogoratu du Ikuspegik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.