Euskaltelek hiru zinema ekoizle salatu ditu «egia gordetzeagatik»

Xabier Martin -

2019ko uztailak 10
Euskaltelek salaketa bat jarri du Kontsumobide kontsumoaren euskal institutuan hiru zinema ekoizleren aurka: Realiance Entertainment Productions, Venice PI eta Wind River Productions. Hiru enpresa horiek gutunak bidali zizkieten Euskaltelen hainbat bezerori; dirua eskatu zieten (150 euro bost eguneko epean pagatzeko) auzibide bat ez zabaltzearen truke. Filmak partekatu zituztela-eta legea urratu zutela azaldu zuten ekoizleek eskutitzetan. Bada, Euskaltelek uste du gutun horiek bidaltzearekin batera «ekintza desleial eta engainagarria» egin zutela.

Halaber, Euskaltelek beste salaketa bat jarri du datuen babeserako Espainiako agentzian, hiru zinema ekoizle horien aurka, euskal konpainiaren bezeroen datuak baliatu dituztelako diru erreklamazio bat egiteko filmen erabilera dela eta.

Kontua da ekoizleen abokatuak Euskaltelen laguntza izan zuela bezeroen datuak lortzeko eta horrela erreklamazio gutunak bidaltzeko. Euskaltelek esan du epaile batek derrigortu zuela bezeroen IP helbideak epaitegiari igortzera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna