Foro Sozialak dio presoen auzian «adostasunak gehiago finkatu» direla

«Garrantzitsuak» iruditu zaizkio azkenaldian egin diren ekinbideak, eta aipatu du EPPK-k ere «babesa» eman diola Jaurlaritzaren eskariari

enekoitz esnaola
2020ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Foro Sozial Iraunkorrak balorazio ona egin du azkenaldian euskal presoen auziaren aterabideaz egin diren ekinbideez, «garrantzitsuak» iruditu zaizkiolako, eta, ondorioz, esan du «behin betiko konponbide integrala emateko adostasunak are gehiago finkatu» direla. COVID-19aren garaian, Eusko Jaurlaritzak, elkarte sozialek, Espainiako Kongresuko hainbat taldek eta nazioarteko komunitateko ehun eragilekEspainiako Gobernuari eskatu diote bide horretan urratsak egin ditzala kartzelan arloan, eta Foro Sozialak dio mezu horrek leku garrantzizkoa hartu duela agenda politikoan eta mediatikoan.

Foroak uste du «urruntzea bukatu beharrari buruzko diagnostiko partekatu bat» dagoela gaur egun. Jaurlaritzak, kasurako, eskatu du euskal preso guztiak euskal espetxeetara ekartzeko, eta proposamenaz «adostasun zabala» dagoela dio Foro Sozialak. Besteak bestek, azaldu du Eusko Legebiltzarrean %88k bat egin dutela eskaera horrekin —EAJk, EH Bilduk, EPk eta PSE-EEk—, eta EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak duela egun batzuetako agirian «babesa» eman diola proposamenari. «Ez da sufrimenduak gehitzeko garaia, konponbideak bilatzekoa baizik. Ildo horretan, premiazkoa da, deseskalatze prozesuaren barruan, urruntzearen amaierari heltzea, orain adostasun politikoak etasozialak daude eta».

Konfinamenduak eragindako egoerak presoengan dituenondorioei buruz ere ikusi du adostasun handi bat, haiena «sektore zaurgarria» dela eta. «Gauza bera esan daiteke bisitak egiteko eta presoekin komunikatzeko ezintasunak senideen eta gertukoen artean sortzen dituen ziurgabetasunari eta min erantsiari buruz».

Legebidea

Halaber, azaldu du euskal presoek «apustu irmoa» egina dutela espetxe legediaren barruko ibilbidearen alde. Gaur egun, foroaren datuen arabera, Espainiako Estatuko kartzeletan dauden 201 presoetatik 40 baino gehiago daude espetxealdi arinduan, bigarren edo hirugarren graduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.