Albistea entzun

LARREPETIT

Badaezpadako horiek

Goizalde Landabaso -

2022ko azaroak 29

Frantzian oso ezaguna da Audrey Tautou antzezlea, eta Amélie film ezagunaren ostean, 2002an batere arrakastarik izan ez zuen beste batean agertu zen: À la folie... pas du tout. Filmak zati bi ditu; batek, Audrey Tautouren istorioaren begirada ematen du. Besteak, berriz, beste protagonistarena. Filma bitxia da baina sakonean badu hizpidea ezar lezakeen abiapuntua: zer da benetan errealitatea? Gure buruan bizi duguna, besteen buruetan dagoena? Errealitatea ez ote da askoren begiradaren osteko hori? Existitzen da errealitatea? Pelikula hau etorri zait burura inguruko batek goizeko ordu txikietan kontatutako istorio bategatik. Lanera joatekoa zen oraindik ere gaua den goiz batean, eta ohiko tokian, okindegiko bazterrean, bere bila autoz pasatzen den lankidearen zain zegoen. Alboan geratu zitzaion gizon bat, zigarreta erretzen. Semaforoa oinezkoentzat libre egon arren gizonak han jarraitzen zuen, bere alboan. Bera gero eta urduriago, telefonoz deitu zuen abisua emateko. Lankidea heldu zenean harritu egin zen gizona hor ikustean, ez baitzen ohikoa. Gauza da egun horretan beharretik bueltan okindegian sartu zela bazkarirako ogia erostera, eta han egin zuela topo goizeko gizonarekin. Okina zen. Hitz egitean argitu zuten goizean gertatutakoa.

Ingurukoak kontatu zidanean jabetu nintzen zein erne gauden emakumeok. Ni ere goizeko ordu txikiegitan ateratzen naiz lanera, eta ateratzerakoan alde batera eta bestera begiratzen dut inor ote dagoen jakiteko. Baldin badago, erne jartzen nauen zerbait mugitzen hasten zait barrenetan. Gauez etxera bidean kaleak husten direnean nik ere aterabideak bilatzen ditut. Badaezpada. Norbait atzetik badator, eta gizonezkoa bada, pasatzen uzten diot. Badaezpada. Jomugara heldu arte ez naiz lasai gelditzen. Honetan okerrena da ez naizela Audrey Tautou aipatutako filmean, emakumeok normalizatuegia dugun bizipena dela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Arrosarioa
 ©BERRIA

Garai konplexuei aurre egiteko kazetaritza bat

Beatriz Zabalondo - BERRIA Taldeko lehendakaria / Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

Iaz BERRIA Taldeak egindakoaren errepasoa duzu hau. Kazetaritza da gure eginkizuna, euskarazko kalitateko kazetaritza; erreferente informatiboa izatea helburu. Beraz, hortik hasi dugu errepasoa, gero arlo ekonomikoari, komunitateari eta erronka berriei leku egiteko.

Irautea iraultzea denean

Estitxu Garai, Naiara Pinedo eta Zuriñe Rodriguez

Zure ahotsa errazago zapaltzea, moztea. Ostean datorren gizonak zure iritzia gutxiestea. Gizonen maiztasuna handiagoa izatea. Gizonak finkoak izatea, zu aldakorra. Mahaiko emakume bakarra izatea naturalizatzera iristea. Zure hitzei ez entzunarena egitea, beti euren artean elkarri erreferentziak egitea.

Zuretzat bihotzez, Elizabeth Hadley

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...