Nora Arbelbide Lete.
LARREPETIT

Begirada beldurtuari

2020ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Eskuetan euskal liburuak zituela oharturik, ausartu nintzen: «Euskaraz badakizu ?». Bere begiek, ordea, galdera beren bizian lehen aldiz entzuten zutela zirudien. Eskuan zituen liburuak erakutsiz saiatu nintzen berriz, frantsesera lerratuz. Eta orduan solasak segitu ahal izan zuen. Hark ez, ez zekiela euskaraz, «maleruski»,baina haurra ari zela ikasten esplikatu zidan, harro. Egia, haur liburuak ziren eskuetan zituenak. Eta orduan, begirada pixka bat luzatuz, delako haurra hortxetan zegoela jabetu nintzen, gurasoaren gibelean erdi gorderik bezala, adi. Bederatzi bat urteko neska. Neskaren begiradak gurasoarenak baino estralurtarrago begiratu ninduen.Saiatu nintzen euskaraz zenbait hitz partekatzen. Ezezagun batekin hitz egiteak suposatzen duen herabetasun txikia gainditzeko ahaleginak eginez, testuinguruak lagundurik. Ez nintzen erabat ezezaguna, baizik eta mediatekako langilea. Bere liburuak etxera eraman zitzan ari nintzen ordenagailu gibeletik lanean.

Baina ez nuen lortu. Bere begiradan sumatu nuen traba bat, beldurra. Ez zuela hitz egin nahi erantzun zion gurasoari, niri zeharka begiratuz. Euskarazez zuen hitz egin nahi.

Egoera hain zen tristea, non, ez zitzaidan besterik atera: «Lasai neska, ez da ezer gertatzen ». Frantses garbian. «Egun batez nahi baduzu nirekin euskaraz mintzatu, jakin ni beti prest izanen nauzula, gustura. Baina bitartean, lasai». Nire begiek hauxe ziotela: «Otoi, ez beldurtu, neska. Hori eskas zaigu! Zenbat presio zure bizkar gainean» .

Geroztik ikusi ditut beste haur zenbait kasu berean. Euskara ikasten bai, baina ezinean.Eskola euskara iturri bakar eta eskolan ez aski oren euskaraz, eroso sentitzeko.Eta hori badakite parekoek ere. Horregatik debekatu diote ama eskolanmurgiltze sistema Hiriburuko eskola publikoari Bordeleko errektoretzatik. Labirintoan galdurik utzi nahi dituzte haurrak. Euskarak segi dezan trauma iturri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.