Albistea entzun

Bi gazte atxilotu dituzte Lekeition, haien etxeak hiru orduz miatuta

Iaz kutxa automatiko bat erretzea egotzita atxilotu ditu Ertzaintzak, Auzitegi Nazionalak aginduta
Ertzaintzaren auto bat, atzo, Lekeition.
Ertzaintzaren auto bat, atzo, Lekeition. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Rey Gorraiz - Gurutze Izagirre Intxauspe -

2021eko ekainak 24

Lekeitioko bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, «ondasun materialen aurkako ustezko delitu terrorista bat» egotzita, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Auzitegi Nazionalarekin «elkarlanean» egin dituzte miaketak eta atxiloketak, oharraren arabera. Aroa Egia eta Ander Izagirre dira atxilotuak, BERRIAk baieztatu duenez.

Atzo egunsentian hasi ziren miaketak, 07:00ak aldera. Ertzaintzaren hainbat patruilak bi gazteen etxeak miatu zituzten Lekeition (Bizkaia). Gedar kazetaren arabera, hiru orduz egon ziren haien etxeak miatzen, eta 10:30ak aldera eraman zuten atxilo bietako bat. Hedabideak zehaztu zuenez, bigarrena ere atxilo eraman zuten, 11:15ean, Deustuko polizia etxera, kazetaren arabera.

Herrizaingo Sailak ohar batean azaldu zuenez, 2020ko maiatzaren 13an Ean (Bizkaia) kutxa automatiko bat erretzea egotzi diete bi gazteei. Gose greban zen Patxi Ruiz euskal presoari babesa adierazteko mobilizazio bat izan zen egun hartan hainbat herritan. Poliziak jakinarazi du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko 5. epaitegiaren aurrean deklaratu beharko dutela atxilotutako gazteek.

Atxilotutako gazteei babesa erakusteko, elkarretaratzera deitu zuten atzo arratsean, Lekeitioko San Kristobal plazan.

Babesa

Lekeitioko EH Bilduk txio bidez salatu ditu atxiloketak. Esan duenez, «atxiloketek mina areagotzea baino ez dakarte», eta babesa agertu die atxilotuei eta haien ingurukoei.

Lea Artibaiko Kontseilu Sozialistak ere babesa eta elkartasuna agertu die atxilotuei eta ingurukoei. Adierazi dutenez, «askatasun politikorik ezaren erakusgarria da». Eta, «estatu burgesen izaera autoritarioa areagotzen ari den honetan, klase elkartasuna oinarri, antolakuntza da daukagun bide bakarra», adierazi dute txio bidez. Elkarretaratzean parte hartzera deitu zuten. Tinko Amnistia taldeak ere babesa agertu die.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Llotja de Marreko alderdien ordezkariak, iaz, Espainiako Kongresuan. ©Javier Lizón / EFE

Alderdi subiranistek Espainiako Konstituzioa «agortuta» dagoela aldarrikatu dute

Paulo Ostolaza

Konstituzioaren Egunaren bezperan, ohar bateratu bat plazaratu dute Llotja de Marreko akordioaren sinatzaileek. «Herrien autodeterminazio eskubidean oinarritutako eredu bat» eskatu dute.

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Gure ustez, beharrezkoa da EAJ gobernutik kanporatzea»

Gotzon Hermosilla

Ezker Anitza-IUk X. Batzarra egin du, eta EAEn «ezkerreko alternatiba sendo bat» osatu behar dela nabarmendu dute berriro, «Nafarroan egin denaren antzera».
 ©CHEMA MOYA / EFE

«Kontuen emaitzak ikusita, esango nuke badugula zer esana»

Iosu Alberdi

Kongresuan kontuen inguruko lehen akordio bat lortu arren, Esteban ez da negoziazio mahaitik altxatu. Aurrekontuen ingurukoak izan ditu hizpide; baita datozen hilabeteetan irits daitezkeen lege erreformak ere.
Bakegileen agerraldi jendetsua, gaur, Hiriburun ©Guillaume Fauveau

Bakegileek mobilizazio fase berria abiatuko dute

Ekhi Erremundegi Beloki

Gatazkaren konponbidean aitzina egiten Frantziako Gobernuaren «borondatea falta» dela eta, desobedientzia zibilari ekingo diote. Urtarrilaren 8an Baionan eginen duten manifestazioa izanen da fase berriaren hasiera.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.