Segregazioari aurre egiteko planaren oinarriak, 2023rako

2022ko martxoaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek jakinarazi du segregazioari aurre egiteko plan bat prestatuko duela erakundeak. Alderdiekin, hezkuntza komunitatearekin eta arloko gainerako erakundeekin hitz egiteko asmoa adierazi du sailburuak, datorren urterako planaren oinarriak zehaztuko dituen itun bat adosteko asmoz. «Hezkuntza herri akordio handi bat bilakatu behar da», azaldu du Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean, aurreko asteko itunaz ari zela. Segregazioa amaitzeko eta «kohesio soziala» bermatzeko, Bildarratzek beharrezkotzat jo du zentro guztiek, publiko zein pribatu, «ahulguneei» erantzuteko bide bera izatea, «izan hezkuntza behar bereziengatik, edo segregazio ekonomiko edo linguistikoagatik».

Save The Children ere segregazioaz aritu da: «oso positibotzat» jo du hezkuntza hitzarmenaren «adostasun zabala. Halaber, goraipatu du taldeak segregazioaren aurka egiteko eskatu zituen ia neurri guztiak jasota egotea hitzarmen horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.