Albistea entzun

Euskal presorik ez dago jada Jaenen, Kordoban, Murtzia I-en eta Laman

Bertze bortz mugimendu iragarri ditu Madrilek. Bakartze moduluetatik ere atera dituzte presoak
Euskal presoen alde Donostian egindako manifestazioa, urtarrilean.
Euskal presoen alde Donostian egindako manifestazioa, urtarrilean. JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2021eko apirilak 1

2018ko irailean hasitako mugimenduak ari dira pixkanaka fruituak ematen, eta jada hutsik daude lehen euskal presoz beteta egon ohi ziren kartzela batzuk: aitzineko asteetan senideek ez zuten Badajoz, Caceres eta Algeciraseko kartzeletara joan behar izan, eta Jaen, Kordoba, Murtzia I eta Lamakoak gehitu zaizkie asteon. Galiziako kartzeletan euskal preso bakarra gelditzen da orain: Curtisen. Eta, kontrara, betetzen ari dira Euskal Herri inguruko espetxeak: gaur egun, Dueson eta Logroñon daude euskal preso gehien, Euskal Herritik hurbilen dauden bi kartzeletan: hamabortz daude Duesokoan, eta hamalau Logroñokoan. Altsasutik (Nafarroa) 170 kilometrora daude biak —herri hori da erreferentzia distantzia kalkulatzeko—.

Espainiako Espetxe Erakundeek, halaber, bertze bortz mugimenduren berri eman zuten atzo: iragarri zuten euskal preso bat Euskal Herriratuko dutela, bi hurbilduko dituztela eta bertze bi Madril ingurura mugituko dituztela. Angel Lopez Anta da Euskal Herriratuko dutena: Mansillako espetxetik (Leon, Espainia, 370 kilometro) Zaballakora ekarriko dute (Araba). Xabier Zabalo Valladolideko kartzelatik (Espainia, 350 kilometro) Logroñora hurbilduko dute, eta hara eramanen dute Aitor Olaizola ere: gaur egun Dueñasen dago (310 kilometro). Irantzu Gallastegi eta Xabier Garcia Gaztelu euskal presoak, berriz, Huelvatik (Andaluzia, Espainia, 1.000 kilometro) Estremerara mugituko dituzte (Madril, 520 kilometro). Olaizola, Zabalo eta Lopez Anta, gainera, bigarren graduan jarriko dituztela iragarri dute. Graduena ere ari da aldatzen, pixkana-pixkana: Kalera aldizkariaren arabera, eta iragarritako azken hiruak gehituta, Espainiako Estatuan dauden 57 preso daude gaur egun lehen graduan —joan den azaroan 133 ziren—. Bigarren graduan 126 daude, eta hirugarrenean zortzi.

Bakartzea, bukatuta

Etxerat-ek jakinarazi duenez, bertzalde, bakartze moduluetan jada ez dago euskal presorik. Soto del Realgo kartzelan (Madril, 430 kilometro) zeuden Iñaki Reta, Marixol Iparragirre eta Jurdan Martitegi izan dira horrelako ziegetan egon diren azken euskal presoak, senideen elkartearen arabera —gaur egun Martutenen dago Martitegi (Donostia), eta Alcalan Iparragirre (Madril, 445 kilometro)—.

Etxerat-ek jakitera eman duenez, halaber, hurbiltzea iragarria zuten zazpi preso eraman dituzte helmugako kartzelara aste honetan: Diego Ugarte Lopez de Arkaute eta Fernando Garcia Jodra Mansillara eraman dituzte, Mattin Sarasola eta Beñat Aginagalde Dueñasera, Gurutz Agirresarobe Pagola Logroñora, Ana Belen Egues Villabonara (Asturias, Espainia, 385 kilometro) eta Eneko Goieaskoetxea Arronategi Duesora. AEMrekin loturiko Jon Kepa Preciado euskal presoa ere Dueñasera mugitu dute asteon, jakinarazi dutenez.

Mugimendu horiekin guziekin, dagoeneko 134 euskal preso dira 2018ko irailetik hurbildu edo Euskal Herriratu dituztenak, eta gaur egun 39 euskal preso daude lekualdaketa iragarria bai baina oraindik helmugara eraman ez dituztenak. Gainontzekoak iragarpenen zain daude.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Unai Fernandez de Betoño ©Raul Bogajo / Foku

EH Bilduk kontratu txikien «klientelismoa» kritikatu du

Erredakzioa

Unai Fernandez de Betoño legebiltzarkideak salatu du enpresa batzuk EAJko eta PSE-EEko kontaktuez baliatzen ari direla kontratuak lortzeko

Olatz Garamendi sailburua eta Miquel Iceta ministroa. ©J. J. Guillen / EFE

Urkulluk aste honetarako espero du eskumenen lehen blokea eskualdatzeko bilera

Jon O. Urain

Azken egunetan, EAJko buruzagi ugarik nabarmendu dute ekainerako espero dituztela lehen blokeko eskumenak.

EH Baik elkarretaratzea egin zuen atzo goizean, Euskal Hirigune Elkargoaren egoitza aitzinean. ©GUILLAUME FAUVEAU

Bizilekuen Tokiko Programa onetsi du Euskal Elkargoak

Ekhi Erremundegi Beloki

Bideokonferentziaz egin dute Euskal Hirigune Elkargoko batzarra, osasun egoeraren ondorioz. 630 milioi euroko aurrekontua onartu dute hautetsiek, inbertsiorako 160 milioi euro atxikita

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.