Zaldibarko zabortegiak (Bizkaia) agerian utzi zituen industria hondakinen kudeaketan zeuden gabeziak, eta Eusko Jaurlaritzak orain iragarri du industria hondakinetarako zentro publiko bat irekiko duela. Gobernu programan jasota zeukaten proposamena, eta atzo aurkeztu zuen Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako, Jasangarritasunerako eta Ingurumeneko sailburuak, Eusko Legebiltzarrean legealdirako asmoak azaltzerakoan.
«Industria hondakinen ikuspegi orokor bat aztertu nahi dugu, soluzio errealista eta eraginkor bat lantzen hasteko», erran zuen atzo Tapiak. Haren hitzetan, Jaurlaritzaren erronketako bat da industria hondakinak «hobeto» kudeatzea: «Gure asmoa da ikustea zer dagoen zabortegi bakoitzean, nola kudeatzen diren, eta hobeto egiteko neurriak jartzea». Era berean, adierazi zuen ahalik eta zabor gutien sortzea litzatekeela onena, eta sorturikoak «ongi sailkatu eta berrerabili» behar direla, horiek kudeatzeko zentro publiko bat edukitzearekin batera.
Hondakin industrialetarako tasa bat jartzea ere aztertzen ari da Jaurlaritza, Tapiaren arabera.
Eusko Jaurlaritzak zentro publiko bat irekiko du industria hondakinetarako
Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako eta Ingurumeneko sailburuaren arabera, industria hondakinak «hobeto» kudeatzea dute helburua

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu