Zelulen barrunbeetan

Aurtengo Nobel sarietan medikuntza molekularreko ikerketa bat saritu dute: aztertu dute zer eragin duen oxigenoak zelulen metabolismoan
Ezker-eskuin: Peter J. Ratcliffe, Gregg L. Semenza eta William G.Kaelin saridunak.
Ezker-eskuin: Peter J. Ratcliffe, Gregg L. Semenza eta William G.Kaelin saridunak. OXFORD/JOHNS HOPKINS/DANA FARBER/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Gutierrez Lorenzo -

2019ko urriak 8

Hasi dira jakinarazten nortzuek jasoko dituzten 2019ko Nobel sariak. Medikuntzako saria izan da lehena, atzo iragarri zutena. Hiru gizonek jasoko dute: William G. Kaelin eta Gregg L. Semenza estatubatuarrek, eta Peter J. Ratcliff britainiarrak. Medikuntza molekularraren arloan egindako lanagatik emango diete garaikurra; zehazki, oxigenoak zelulen metabolismoan zer eragin daukan aztertzeko egindako lanagatik. Datozen egunetan jakinaraziko dute nortzuek jasoko dituzten gainerako Nobel sariak.

Zientzien Suediako Errege Akademia 1901ean hasi zen Nobel sariak ematen, eta, beste askotan bezala, aurten ere, pertsona jakin bat ez, taldeko proiektu bat saritu dute. Urteotan guztietan, 219 zientzialarik eskuratu dute Medikuntzako Nobel saria. Desoreka handia dago genero ikuspegitik: 207 gizon eta hamabi andre.

Medikuntza molekularraren alorrean egindako lanari eman diote medikuntzaren esparruko aurtengo saria: zelulen metabolismoan oxigenoak zer-nola eragiten duen jakiteko oinarriak finkatu zituzten saritutako ikertzaileek. Zehazki, aztertu dute zelulek nola atzematen duten oxigenoa, eta zer egokitzapen egiten dituzten. Haien ikerketaren helburua da bide berriak zabaltzea minbiziari, anemiari eta beste gaitz batzuei aurre egiteko.

Urteetako uztaren fruitua

Medikuntzan bide luzea egindakoak dira hiru sarituak. Kaelin barne medikuntzako eta onkologiako aditua da, eta batez ere giltzurruneko minbiziaren alorrean aritu da. Semenza, berriz, pediatriako, onkologiako eta irradiazio molekularreko katedraduna da. Nefrologiaren alorrean aritzen da Ratcliffe, eta ikertu du nola funtzionatzen duen oxigenoa neurtzeko eta kudeatzeko giza sistemak. Hiruren ezagutza uztartuz ondu dute saritutako ikerketa.

Aurtengo honetako lehena izan da Medikuntzako Nobel saria, eta datozen egunetan jakinaraziko dituzte gainerako bost ataletako irabazleak. Gaur emango dute Fisikako Nobel sariaren irabazlearen izena; etzi, Kimikari dagokiona. Ostegunean izango du txanda Literaturaren arloak, eta ostiralean Bakearen Nobel sariak. Gaur zortzi banatuko dute azkena, Ekonomiako Nobel saria. Aldaketa nabarmenena Literaturaren atalean nabariko da aurten, ezohiko eran bi sari emango baitituzte; izan ere, iaz ez zuten banatu Literaturako Nobel saria, sexu abusuekin lotutako salaketa batzuen harira. 2018 eta 2019koa batera banatzea erabaki dute.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Nekane Murga Jaurlaritzako Osasun sailburua agerraldi batean. ©Javier Etxezarreta/EFE

Murga: «Hau bigarren olatua da»

Olatz Esteban Ezkati

Azken orduetan nabarmen ugaritu dira kasuak Hego Euskal Herrian: 419 positibo atzeman dituzte, atzo baino 108 gehiago.

Bastidan, mahats bilketa, 2018an. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Araban ere sasoikako langileei PCRak egingo dizkiete

Berria

Arabako Errioxan, mahats bilketan 2.500 eta 3.000 langile artean ibiltzea espero da eta Jaurlaritzak baieztatu du aukera hori aztertzen ari direla. Nafarroak sasoikako langileei eginiko lehen proben emaitzak jaso ditu: denek negatibo eman dute.

Azkaineko (lapurdi) eskolako sartzea, itxialdiaren ondotik. ©Guillaume Fauveau

Bidarteko udalekua itxi dute langile batek positibo eman duela eta

Oihana Teyseyre Koskarat

31 haur izan dira kontaktu zuzenean. Udalekua hetsirik egonen da bi egunez gutxienez. Maskara derrigortu dute Bidarten, Ezpeletan, Getarian (Lapurdi) eta Donibane Garazin.

Aguraingo plaza. ©Aritz Loiola/FOKU

Aguraingo Kokolo eta Donostiako Ramuntxo Berri tabernetan izan direnei proba egitera joateko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Agurainen, uztailaren 29tik abuztuaren 2ra han egon zirenei egin die deia; Donostian, berriz, uztailaren 26tik abuztuaren 3ra egondakoei.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna