Angel Erro.
JIRA

Itsaslaminak

2019ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Denok dakigu sirenak ez direla existitzen, baina, existitzekotan, zuri arrazakoak izanen liratekeela. Denok dakigu, haietako baten istorio ezagunena danieraz dagoen arren, ingelesez mintzo direla eta Disneyri dagokiola egokitzapena (oharra: sirena deitura erabili gabe, itsaslamina agertuz gero, errazagoa da euskaraz hitz egiten has dakigun irudimenean). Dagoeneko denok dakigu Disneyk haragizko (eta arrainezko?) aktoreekin berregin nahi duela Sirenatxo (edo Itsaslaminatxo?) filma eta protagonistaren rola zuri arrazakoa ez den Halle Bailley aktoreak antzeztuko duela. Jakin ala ez, denontzat susmatzekoa da horrek polemika (edo polemikatxoa?) piztu duela, ertz askotakoa: jatorrizko film, ipuin edo kondairaren ispirituaren kontrako neurria dela, arrazoi komertzialak daudela atzean, James Bond beltzarekin bezala, hobe luketela berezko pertsonaia beltzak edo beste arraza batekoak sortuko balituzte lehengoak koloreztatu beharrean. Ez nago ados bakarrean ere. Xehekeria zale norekin eta zerekin jartzen garen, salatzen gaitu. Fikzioaren etena kontrako eztarritik noiz doakigun ere bai. Filmeko gaizkile, garai batean errusiar, gaur islamistarena edonork eta edonolaegin dezakeen. Berdin gertatuko da sines-garri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.