Osakidetza eta adimen artifiziala: azpiegitura digital publikoak behar ditugu

2020ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Hilabete honetan egunkarietan irakurri ahal izan dugunez, Sherpa.ai Bizkaiko Adimen Artifizialeko Konpainiak, Osakidetzarekin lankidetzan, Zainketa Intentsiboetako Unitateen osasun beharrak aurreikusteko tresna bat garatu omen du. Horren inguruan gatazkarik ez dagoela dirudi, baina ondorio politikoak ulertu behar ditugu: korporazio teknologikoak zerbitzu publikoen kudeaketa pribatizatzen eta gobernuen erantzukizuna hartzen hasi dira.

Elite globalen diskurtso politikoa Iñigo Urkullurengan eta Isabel Díaz Ayusorengan nabaritu daiteke. Biek garapen teknikoa start-up-en kontua den dimentsio bakarreko ideologia bultzatzen dute. Hori teknologiaren ikuspegi teknokratiko eta post-ideologiko bat da, eskuindar ideologiak hamarkadak daramana arrakastatsutzat sustatzen, gehienbat ezkertiarren alternatiba politikoen faltagatik.

Duela denbora gutxiko adibide bat, Madrileko Biscay Start Up Bay-n iragarrita: BBVAren egoitza izan zen Bizkaia dorrearen birmoldaketa, Ainara Basurkoren esanetan «ekintzaileentzako Europako hegoaldean dagoen lekurik onena». Globalizazio prozesuaren ondorioz tokiko industria sarea desagertu denez, ematen du alternatiba direla start-up-en sorrera, automobilgintzan, energian, manufaktura aurreratuan eta foodtech delakoan adituak. Denak jeltzale gazte eta familia dirudunen babespean; edo gobernuak ahalbidetzen dituen salbuespen fiskalengatik erakarriak diren Europa iparraldeko eta Ameriketako hipster-ek zuzenduak.

Berrikuntzaren ikuspegi horren ondorio naturala inbertsore eta finantza espekulatzaileak erakartzea izango da, auzoak merkantilizatuko dituzte negozioa egiteko asmotan, eta oinarrizko zerbitzuak finantzatzeko diru sarrera publikoa gutxituko da.

Oraingo garaietan ikus daitekeenez, austeritatea eta azken hamarkadetako neoliberalismo bortitza izan dira azpiegitura publikoak berreraikitzeko diru gabeziaren errudun nagusiak. Euskal Herrian eta Madrilen eskaintzen den konponbide bakarra enpresa digitalekin kontratu publiko-pribatuak dira. Horren ondorioz, erakunde horiek, osasun publiko unibertsala bezalako gobernuen funtzio politikoak bereganatu egiten dituzte.

Testuinguru horretan, Iñigo Urkulluk COVID-19aren krisialdia gainditzeko Sherpa.ai teknologian oinarritutako erabakia zertan datzan ulertu beharra dago. Hau adierazi zuen lehendakariak: «Epidemiari konponbidea emateko gobernu berritzaileenen urratsak jarraitu behar ditugu; hau da, Txina, Singapur edo Hego Korea». Hausnarketa labur bat: zer demokratak har lezake eredutzat pertsonen trackeo-an herrialde zigortzaile eta autoritarioenak direnak?

Nolanahi ere, Ertzaintzaren ohiko polizia kontrolak areagotu egingo dira kaleetan ordena bermatzeko, baina etorkizunean horrek ez du herritarren errepresioa bakarrik ekarriko. Horren ordez, ongizate estatua gutxika desagertzen joatea eta estatu mailan gizartearen osasun zaintzarantz bideratutako gizartea izango dira ondorioak. Oraingoz, enpresa pribatu baten plataformak Osakidetzako pazienteen datu publikoak eskura izango ditu, birusa ezagutzeko, kutsatuen joerak eta etorkizuneko fokuak identifikatzeko eta iragarpenak egiteko. Non daude demokrazian oinarrizkoak diren herritarren adostasuna eta informazio publikoaren argitalpena?Eta zer jarraibiderekin (politikoak eta ideologikoak) egiten du lan algoritmo horrek?

Baina ez al dago argi enpresa pribatu baten helburua beti dela bezeroak lortzea, ez bizitzak salbatzea? Elkarte horien asmoa da baliabideen kudeaketa eraginkorraren dogma neoliberala betetzea, ez baliabide horien bidezko banaketa, beharrezkoa izan dena zainketa intentsiboetako unitateetan kutsatze egun kritikoetan. Horrez gain, Sherpa.ai Osakidetzako azpiegitura digitalaz arduratuko dela legitimatzeak, bere zerbitzuen dependentzia izatea eta etorkizunerako akordioetarako oinarriak ezartzea ahalbidetuko du. Horregatik, Applen hainbat kide dituen konpainia horrek plataforma doan garatu du. Hala ere, Zorras Binarias kolektibo feministak esan duenez, «zerbait altruista izango balitz, kodea eskuragarri egongo litzateke eta beste erkidego batzuek erabil lezakete... edo unibertsitateari eskatuko zioketen».

Azken finean, managerial pentsamendua zabaltzeko arriskuan gaude, bai eta zerbitzu publikoen digitalizazioa errentagarritasunaren menpe egotekoan. Azpiegitura digitalen pribatizazioaren kontrako borrokan, Euskadik politikagintza berria behar du hori agenda politikoan kokatzeko, merezi duen garrantzia emanez. Doako erradiografiak, familia kontsultak edo proba medikuak badaude, zergatik ez da aurreikusten machine learning algoritmoetan edo hizkuntza naturaleko tekniketan oinarritutako gaixotasunik?

Osasun publikoa merkatuaren dinamiketatik baztertuta egon behar da. Eta Sherpa.ai, Amazonekin, Googlerekin eta Microsoftekin adimen artifizialeko kontuetan lehian dagoen enpresa, ez da lagunik onena. Beharbada kantu berri bat kantatzen hasteko ordua da: Go Home, Silicon Valleyren profetak!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.