Albistea entzun

21. Korrika

Aspaldiko partez hartuko dute lekukoa

Euskaltegirik ez duten herri txiki asko gelditu ohi dira Korrika herritik pasatzen ikusi gabe. Aurten, Dima eta Bastidatik igaroko da; euskararen aldeko lasterketak aspaldi pasatzen ez zituen bi herri.
Korrikako mezu ezkutua daraman lekukoa astearte arratsaldean ibiliko da Arabako Errioxan.
Korrikako mezu ezkutua daraman lekukoa astearte arratsaldean ibiliko da Arabako Errioxan. MARISOL RAMIREZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2019ko apirilak 3

Korrikaren ibilbidea zehazterakoan bi irizpide nagusi izaten dira: batetik, AEK-k euskaltegia duen herrietatik pasatu behar du Korrikak, eta, bestetik, ahalegina egin behar da hiriburuetatik asteburuan pasa dadin. Irizpide horiekin, euskaltegirik ez duten herri txiki asko gelditzen dira Korrikaren ibilbidetik at. Herri horietatik AEKri eskaera ugari egiten dizkiote, Korrikaren hurrengo ekitaldia handik igaro dadin.

Aurten bi dira euskararen aldeko lasterketak aspaldian pasatzen ez zituen eta aurten igaroko dituen herriak: Dima eta Bastida. Bastidatik (Araba) hurrengo asteartean igaroko da, apirilaren 9an, 19:15ean; Dimatik (Bizkaia), berriz, apirilaren 13an, larunbatez, 22:20an.

Gorka Elgoibar da Bastidan Korrika antolatzen ari den taldeko kideetako bat. Gasteiztarra da, baina Bastidako Ikastolako irakaslea da, eta handik sustatu dute Korrika Batzordearen sorrera. Eguberri aurretik egin zuten Korrika antolatzeko lehen bilera Bastidan. «Arabako Errioxan irrikan egoten dira Korrika igarotzeko, eta Bastidatik ez zen aspaldi igarotzen. Hemendik pasatu zen azkena 16. Korrika izan zen, 2009an».

Lanerako gogoz

Euskararen aldeko edozein jarduera Arabako Errioxan ongi etorria izaten dela argitu du, halaber, Elgoibarrek. Eta hori nabarmena izan dela Korrika antolatzeko garaian ere. «Jendea gogo biziz zegoen, eta hori igarri da lanerako, kilometroak erosteko, herria apaintzeko, Korrika Kulturala antolatu eta parte hartzeko... Urte oso berezia izaten ari da guretzat». Bastida inguruko 14 kilometro kudeatu dituzte Korrika Batzordekoek, eta kilometroak erraz saldu direla argitu du Elgoibarrek. «Arabako Errioxan beti izaten da halako kezka bat, eta guk ere bagenuen, baina oso ondo joan da dena. Bestalde, egia da oso ordutegi ona tokatu zaigula ere, arratsaldean pasatuko baita herritik».

Korrika Kulturalean hainbat jarduera egin dituzte azken hilabetean —haurrentzako jolasak, dantza plaza, ginkana, ardo dastatzea, pilota txapelketa...—, eta jarduera arrakastatsuak izan dira oro har. Bai Korrikak eta bai Korrika Kulturaleko ekintzek Arabako Errioxan euskarak presentzia handiagoa izan dezan berebiziko bultzada ematen dutela dio Elgoibarrek: «Korrikak beti laguntzen du horretan, Korrikaren magiak indar handia du».

Euskaraldiak eta Korrikak epe nahiko laburrean bat egin izanak, gainera, bultzada horren indarra biderkatu duela uste du. «Jendea dinamizatzea, taldeak sortzea, bilerak-eta euskaraz egitea... alegia, euskaraz aritzeko aitzakia berriak topatzea errazten dute gisa horretako dinamikek, eta euskararen aldeko edozein pauso garrantzitsua da Bastida bezalako herri batean».

Alde horretatik, Elgoibarrek nabarmendu du gero eta bastidar gehiagok dakitela euskaraz. «Euskaldun gero eta gehiago gara, baina ezagutzatik erabilerarako jauzi hori falta da». Irakaslea izanik, batez ere umeen artekoari erreparatzen dio Elgoibarrek, eta umeek euren artean batik bat gazteleraz egiten dutela dio. «Beraz, Korrika bezalako momentuak bizi izan dituztenean, non gurasoak euskaraz hitz egiten, euskararen inguruan mugitzen eta gauza zoragarri bat egiten ikusten dituzten... beraientzako oso inportantea da, eta euskaraz egitera bultzatzen ditu».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Donostia erietxearen aurrean egindako protesta. ©Goka Rubio / Foku

Langileek ez dute «hurbiltzeko borondaterik» ikusten Osakidetzaren partetik

Arantxa Iraola

Berriro ere elkarretaratzea egin dute Donostia ospitalearen aurrean. Iñigo Urkullu lehendakariak «lasaitasunera» dei egin du, eta adierazi du Osasun Saila eta Osakidetza plan estrategiko bat lantzen ari direla: «Uste dut egoera azkenean bideratuko dela; badut konfiantza».

AHTaren obretan aurkitutak gaztelu erromatarraren aztarnak ©Nafarroako Gobernua

AHTaren obrek ondare arkeologikoan eginiko kalteak salatzeko deialdia egin dute, bi soldadu erromatarren mamuen izenean

Isabel Jaurena

Erromatar gaztelu baten aztarnak topatu dituzte Tafallan (Nafarroa), eta Nafarroako Gobernuak AHTaren obrak geldiarazi ditu.

Estitxu Villamor Lomas eta Ortzi Akizu-Gardoki ikerlariak, Errekaleorren. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Bestelako eredu baterako akuilu

Edurne Begiristain

Gasteizko Errekaleor auzoarentzat «mugarria» izan zen duela bost urte Iberdrolak argindar sarerako lotura moztu izana. Ordutik, auzo okupatua burujabea da energia elektrikoari dagokionez, eta bizimodu autogestionatuari esker, aztarna energetikoa murriztea lortu du.

Ortzi Akizu-Gardoki eta Estitxu Villamor Lomas ikerlariak, Errekaleorren. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

«Kontsumo ohiturak aldatuz egingo da trantsizioa»

Edurne Begiristain

EHUko bi ikertzaileek lehen aldiz kalkulatu dute auzo baten aztarna energetikoa. Gasteizko Errekaleor auzo komunitario eta autogestionatua izan dute aztergai.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...