Hezkuntzako lan eskaintzarako epea gaur irekiko du Jaurlaritzak

Iazko hezkuntzako lan eskaintza publikoaren irudia, BECen. MONIKA DEL VALLE / FOKU.
Jon Rejado.
2019ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 1.867 lanpostu publikoko eskaintza egin du aurten, eta izena emateko epea gaurtik hilaren 27ra arte egongo da zabalik. Eskaera egiten dutenek maiatzaren 2tik 14ra bitartean aurkeztu beharko dute programazio didaktikoa, baita merituak ere. Lan eskaintzak bi proba izango dituela azaldu du Hezkuntza Sailak. Lehen proba ekainean izango da, BECen, Barakaldon (Bizkaia); egun zehatza maiatzeko bigarren erdian jakinaraziko dute. Bi atal izango ditu: gai bat garatzea eta kasu praktiko baten esku hartzea garatzea. Lehen proba gainditzen dutenek bigarren proba egiteko aukera izango dute: epaimahai baten aurrean programazio didaktikoa aurkeztu eta defendatu.

Lanpostu gehienak Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleenak dira: 1.825. Horietatik 795 postu Lehen Hezkuntzako irakasleentzat izango dira, 453 Haur Hezkuntzakoentzat, 270 Pedagogia Terapeutikoko espezialistentzat, 120 Ingeles irakasleentzat, 66na postu Gorputz Hezkuntza eta Musikako irakasleentzat, eta 55 Entzumen eta Hizkuntzako espezialistentzat. Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleentzat 32 lanpostu eskainiko dituzte, eta 10 Hizkuntza Eskola Ofizialetan irakasle izateko.

Azterketak gaindituagatik lanpostu finkoa lortzen ez dutenei, berriz, sei puntu emango dizkiete ordezkoen zerrendetan: ikasturte bateko esperientziak adina puntu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.