Equo Berdeak ez dira Ahal Dugu-rekin batera aurkeztuko

Igor Susaeta.
2020ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Equo Berdeek ez dute Ahal Dugu-rekin bat egingo Eusko Legebiltzarrerako bozetan, eta, orduan, ez da Elkarrekin Podemos koalizioan aurkeztuko. Azken legegintzaldian koalizioan Equo Berdeak alderdiko parlamentari izandako Jose Ramon Becerrak baieztatu zuen, atzo. Nabarmendu zuenez, Podemosen zuzendaritza nazionalak eta «Pablo Iglesiasek ezarritako betoagatik» hartu dute erabaki hori.

Duela hiru egun eskas, ordea, Equokoak kontrakoan zeuden. Jakinarazi zuten Ahal Dugu-rekin eta Ezker Anitzarekin aurkeztuko zirela bozetara, koalizioan dituen oraingo «baldintzei» eusten baldin bazieten. Primarioen prozesua ere hasi zuten hautagaiak erabakitzeko.

Alderdiak hautagaitza erregistratu du, «oraingoz». Hilaren 29an erabakiko dute hauteskundeetara aurkeztu edo ez. Ahal Dugu Ezker Anitzarekin batera aurkeztuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.