Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna. Testigantzak

«Sentipena daukat erantzuna isiltasuna izan dela»

Emakumeen aurkako askotariko indarkeriak pairatu dituzten bi andrerekin hitz egin du BERRIAk. Haurra zela sexu abusuak jasan zituen emakumea da bat; kide ohiak bortxatu zuen bestea.
BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Ion Orzaiz - Berria TB -

2021eko azaroak 26

Ez dut gogoratzen zenbat urte neuzkan. Gutxi gorabehera, jaunartzea egin nuen garaian izango zen. Gogoan daukadana da nola atseden horretan nengoen ni; baloiaren ardura-edo hartu nuen, baloia gordetzeko ardura, eta han nengoen, harmailetan eserita, baloiarekin. Gogoratzen naiz nola etorri zen gurekin jolasten ez zebilen mutil bat, gutxi gorabehera garai horretan edukiko zituen 18 bat urte. Eta nola etorri zen bera, nahiko jarrera oldarkor edo harro batekin, baloi eske. Nola nik esan nion ezetz, ez niola utziko, ez zela nirea. Nola irmo eutsi nion; ezezko horretan nola jarri nintzen. Gogoratzen dudana da bera zegoela oso erasokor hitzez.

Gorputzez ere gogoratzen dut nola etorri zen niregana erasokor. Nola ni hasi nintzen korrika, ihesean bezala, eta bera nire atzetik. Berez, baloia harrapatu nahian edo. Hasi ginen eskaileretan gora; alde egiten hasi nintzen. Eta nola momentu batean irtenbide gabe bezala gelditu nintzen. Harmailetarako atea itxita zegoen, eta azkeneko solairuan geunden. Irtenbide bakarra zen atzera buelta egitea. Eta justu atzera bueltan gogoratzen dut bera zegoela han. Momentu horretan paretaren kontra bezala eraman zidan, zoko batera, zokoratu egin ninduen. Eta eskean hasi zitzaidan. Alde batetik, niri kuleroak jaitsi eta ni ukitzeko ahaleginetan. Gogoratzen dut nola bere galtzak eta barruko arropa jaitsi zituen. Ukitzeko eskatu, edo eskatu baino gehiago ordenatzen hasi zen. Hor, pasatzen zait une batean nahastu bezala egiten naizela. Saiatzen naiz gogoratzen asko hortik eta ihesean zer pasatu zen. Ez naiz gai momentu horretatik dena argi ikusteko. Dena nahastu egiten zait, lanbrotu egiten zait. Ez dakit den ez gogoratu nahi bat edo zer den, baina hor jada ez naiz oso ondo gogoratzen.

Tarteka, zakilaren irudiak etortzen zaizkit. Ez dakit momentukoak izango ote diren edo ez; hor nahastuta nago. Gogoratzen naiz bere gorputza oso gertu, gainean sentitzen nuela. Ez nuela nahi eta ez nuela hor egon nahi. Daukadan oroitzapena da, bizi daukadana, ez nuela hor egon nahi. Gogoez bat bezala; ez nuela nahi, ez nuela nahi, ez nuela nahi. Zurrunbilo batean bezala gelditzen naiz. Eta aldi berean beste emozio bat gogoratzen dudana da... Berez da zerbait plazera ematen duena baina ez dakit ondo zer den. Baina jendearekin egiten du? Baina hau ez dut nahi. Eta berriro joaten naiz, denbora guztian, oroitzapen horretara: ez nuen nahi, ez nuen nahi, ez nuen nahi, ez dut hemen egon nahi. Ez dakit zer den hau, baina ez dut nahi hau.

Eta gogoratzen naiz nola geunden lurrean, izkina batean. Eta nola momentu batean korrika alde egin nuen. Gogoratzen naiz ni eskaileretan korrika. Eta nola jatetxera sartu nintzen eta zerbitzari batengana jo nuen. Eta hurrengo urratsa gogoratzen naiz, guraso, bueno, familiakoak han zeudela eta familiakoengana eraman nindutela. Eta hori bada zerbait denbora honetan guztian trabestu nauena. Sentipena daukadalako horren erantzun asko isiltasuna bezala izan dela, pasatu zen horrena edo. Eta adin bat arte esango nuke ni ere guztiz horren parte izan naizela, isiltasunaren eta ezer gertatuko ez balitz bezala jokatzearen parte.

Teorian, badakit berez errurik ez daukadala. Biktima bat izan nintzela, eta, arrasto horretan, naizela. Jakitun izanda ere, neure buruari errua botatzera jotzen dut nahigabe. Zergatik nuen nik baloia momentu horretan eskuetan? Zergatik ez nion baloia eman momentu horretan pertsona horri? Zergatik alde egin nuen eskaileretan gora eta ez atetik? Zergatik gerora ez naizen ni izan hitza jarri diona horri, eta zergatik ez dudan hori lehenago egin... Zergatik ez dudan oraindik hori taxuz egiten.

Gertatu izan zait eta gertatzen zait aktibatzea beldur jakin batzuk; adibidez, segun nola ukitzen nauten, pertsona batentzat desiragarri sentitzea izan daitekeena niretzat erasoa izatea sentitzea izan daiteke.

Biktima izan diren emakumeentzako arreta zerbitzua

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Donostiako kale bat, gaur goizean. ©Gorka Rubio, FOKU

Euriak eta haize boladek kalte ugari eragin dute zenbait herritan

Uxue Rey Gorraiz

Elurrak jadanik zuritu ditu Euskal Herriko hainbat eremu. A-15 autobidea itxi du Gipuzkoako Foru Aldundiak, botatako kazkabarragatik.

Adituek adinekoei hirugarren dosia jartzeari eman diote lehentasuna

Adituek adinekoei hirugarren dosia jartzeari eman diote lehentasuna

Irati Urdalleta Lete

Oro har, umeak txertatzearen alde egin dute BERRIAk kontsultatutako adituek. Eskatu dute ez ahazteko mundu mailako arazoa dela

<b>Larunbatean, Zentral aretoan aurkeztu zuten Euskaraldia.</b> ©IDOIA ZABALETA

Ziurtagiria, presaka eta ehunka zalantza artean

Joxerra Senar

Gauerditik aurrera COVID-19 ziurtagiria eskatzera derrigortuta daude kontzertu aretoak eta 60 mahaikidetik gorako jatetxeak Nafarroan. Totem eta Zentral aretoek azaldu dute ez dutela denborarik izan antolatzeko.

Emakume ijitoek jarrera arrazistak jasan dituzte denda gehienetan; irudian, artxiboko argazkia. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Susmopean, ijito izateagatik

Maite Asensio Lozano

Supermerkatu eta merkataritza guneetan andre ijitoek jasaten duten arrazakeria azaleratzeko, 'testing' bat egin du Amugek Bizkaian: denden %80tan izan dira jarrera kriminalizatzaileak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.