Albistea entzun

Bi eragileri herri akusazio gisa aurkeztea ukatu die auzitegiak 'Zaldibar auzian'

Zaldibar Argitu plataforma eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna ezin izango dira herri akusazio gisa aurkeztu auzibidean
Zaldibar Argitu plataformak deitutako mobilizazio bat, Zallan.
Zaldibar Argitu plataformak deitutako mobilizazio bat, Zallan. ARITZ LOIOLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Joxerra Senar -

2021eko abuztuak 3

Zaldibar Argitu plataformak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak ohar bateratu batean adierazi dute birritan ukatu dietela Zaldibarko zabortegiaren luiziaren inguruko auzian herri akusazio gisa aurkeztu ahal izatea. Apirilaren 30ean Durangoko auzitegiak atzera bota zuen eskaera, eta, errekurtsoa jarri ostean, orain erabaki bera hartu dute bigarren aldiz: «Orain berriro esan digute ezin garela herri akusazio gisa aurkeztu langileen eskubideak defendatu ahal izateko». 2020ko otsailean Zaldibarko zabortegian izan zen luiziaren ondorioz, bi langile hil ziren: Joakin Beltran eta Alberto Sololuze. Langileen eskubideen aurkako deliturik egon ote zen argituko du auziak, eta, bi plataformen arabera, «argitu gabeko kontu ugari daude» oraindik. Hala, oharrean nabarmendu dutenez, herritar gisa eskubidea dute auziaren barruan egoteko. «Juridikoki ez dago arrazoi nahikorik prozeduratik kanpo utziak izateko», salatu dute.

Autoan aipatzen denez, herri akusazio gisa aurkezteko, «interes gehigarri berezia» badela aurkeztu behar da, eta, epaitegiaren arabera, ez dute halakorik egiaztatu. Haatik, bi elkarteek oharrean salatu dute interes berezi hori ez dagoela arautua, «herritar gisa eskubidea dugu horretarako». Oharrean diotenez, auzian argitu nahi dute zer harreman diren «Eusko Jaurlaritzaren eta enpresen artean, langileen segurtasun neurriak eta eskubideak urratu diren, ingurumenaren aurkako jarduerak egin diren zabortegian...». Haien ustez, horregatik, «funtsezkoa» da herri akusazio «sendo» bat egon ahal izatea. «Horregatik utzi nahi gaituzte kanpoan; ez dute interesik benetan zer gertatu zen argitzeko», ondorioztatu dute.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Manifestazioaren antolatzaileak, aurkezpenean. ©BERRIA

NATOren eta EBren kontrako manifestazioa egingo dute Bilbon

Gotzon Hermosilla

Martxoaren 11n egingo dute, eta han «Euskal Herri antiinperialista» aldarrikatuko dute

Arantxa Tapia Eusko  Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua ©Maialen Andres/ Foku

Zaldibarko zabortegia behin betiko zigilatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzak Verter Recyclingi

Edurne Begiristain

Arantxa Tapiak gogoan izan ditu Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran, zabortegia amildu zenetik hiru urte bete diren honetan. Justiziarekin elkarlanean aritzeko prest dago Jaurlaritza.

Emakume bat tranbiara sartzen, maskararekin. ©Jaizki Fontaneda / FOKU

Bihartik aurrera maskara ez da beharrezkoa izango Hegoaldeko garraio publikoan

Jone Bastida Alzuru

Optiketan, audiometria zentroetan eta ortopedietan ere nahitaezkoa izateari utziko dio.

Angela Rodriguez Berdintasunerako estatu idazkaria, gaur, hedabideen galderei erantzuten. ©Kiko Huesca / EFE

Espainiako Berdintasun Ministerioak berretsi du «desadostasun politikoak» dituela PSOEren lege proposamenarekin

Maite Asensio Lozano

Sexu askatasunari buruzko legea erreformatzeko prozesuan, inbestidurako blokeak «testu adostu bat» eskatu die PSOEri eta Unidas Podemosi. Eztabaida eragin dute Pilar Llop Justizia ministroaren hitzek: «Erraza da indarkeria frogatzea».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...