Albistea entzun

HIZPIDEAK

Fetuen taupadak

Amagoia Mujika Tolaretxipi -

2022ko irailak 16 - @mmuxika

Texasek 2011n abiatu zuen bidea gogora ekarri du Hungariakoak: emakumeak behartu zituen abortatu aurretik fetuaren taupadak entzutera. Abortua estatu hartan erabat debekatzeko legea onartu aurreko urratsa izan zen, eta AEBetan egin duen bilakaerak zer pentsatua eman beharko luke, hemen, Europan.

Orbanen gobernuaren dekretua atzotik da indarrean Hungarian, eta horixe ohartarazi dute gobernuz kanpoko erakundeek: emakumeei egiten dieten jazarpenaz eta presioaz gain, abortua zailtzeko urrats kezkagarria dela. Ez dago zalantzarik eskuin muturreko gobernuak bide hori egingo duela, inork galarazten ez badio behintzat.

Hain justu, Europako Parlamentuak ohartarazi du EBren oinarrizko balioak arriskuan jartzen ari dela Hungaria aspaldian, eta Europako Batzordea proposamen bat egitekoa da etzi dirulaguntzak izozteko, jarrera aldatzen ez duen bitartean. Ustelkeria, botere judizialaren independentziarik eza, eta emakumeen, LGTBI kolektiboaren edota migratzaileen kontrako ekinbideak dira, besteak beste, zigortzeko arrazoiak. EBk heldu beharko dio gaiari, agendan aspalditik du eta. Eta, bide batez, berrazter dezala zer gertatzen ari den emakumeekin Polonia bezalako herrialdeetan. Ez dadila izurria zabaldu Europa osora, AEBetan gertatu den bezala.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...