jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Plastiko beltza erakundeetan

2019ko abuztuaren 27a
00:00
Entzun
Hondarribiko Jaizkibel konpainiari desfilatzeko ordutegia aldatzea proposatu du Txomin Sagarzazu alkateak, horrek istiluak gutxitzen «lagunduko» duelakoan. Horrela, alarde baztertzailearen aldekoek ez dutelako konpainia parekidea ikusiko eta, beraz, ez dietelako ez plastiko beltzik erakutsiko, ez txistu egingo eta ez dituztelako irainduko. Istilurik ez, arazorik ez, eta hurrengo urtera arte. Beste urte bat gatazka konpontzeko benetako urratsik egin gabe. Beste urte bat emakumeen bazterketa betikotzen.

Izan ere, agintariek benetan lagundu nahi badute, badakite zer egin behar duten: alderdi eta hauteskunde interesak baztertu, benetako berdintasunaren eta konponbidearen alde. Ez bakarrik Hondarribiko alkateak, baita Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunek ere. Aldundiak agindutako diskrezioa eta sukaldeko lana ezin baita izan gatazka etengabe luzatzea zuritzeko arrazoia. Jenny Pearce bitartekariak hilaren hasieran kaleratutako oharra etsigarria da. Bi hamarkada baino gehiago pasatu eta gero, «elkarrizketa posibleari buruzko elkarrizketa» fasean dago prozesua.

Eta agintariek zer esan handia dute horretan. Kaleko plastiko beltzak bistatik kentzea baino garrantzitsuagoa baita agintariek plastiko beltzik gabe egitea politika.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.