martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Migratzaile izateak hiltzen du

2021eko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
Hilabete gutxiko tartearekin bi migratzaile hil dira itota guk zubi gainean auto dotorean igarotzen dugun eta migratzaileek igeri pasatu beste modurik topatzen ez duten Bidasoa ibaian.

Bi mundu, bi maila: zubi gainean bizi garenok eta zubi azpian bizi direnak. Gu eta haiek, zuriak eta beltzak, aberatsak eta behar gorria daukatenak, noranahi joateko aukera daukagunok, eta guk hiru orduan hegazkinean egiten dugun bidea egiteko zoritxarrez betetako hiru urte behar dituzten migratzaile zapalduak. Iritsi da tragedia gurera ere, begi aurrean daukagu, nahiz uste genuen horrelakorik ez zela sekula gertatuko gure herrian. Bi maiatzetik hona, eta gehiago izango dira aurrerantzean gure mediterraneo partikularrean.

Migratzailea eta prekaritatea sinonimo dira gizartearen arazoen azalpenak ematen dituen hiztegi sozialean. Gero eta sinonimoago. Migratzailea izaten hasten da eta, ondorioz, pertsona prekarioa izaten segitzen du. Prekarioa lanean, ekonomian, gizartean txertatzeko orduan, bere egoera ondorengo belaunaldiei pasatzeko orduan.

Hurrengoan zubi gainean autoz pasatzen garenean, komeni da gogoratzea une berean migratzaileren bat saiatzen ariko dela igerian nola edo pasatzen.

Gogoratzea ez da gutxi izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.