Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Bozkatzeko motorra

2019ko irailaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Berriz ere hauteskunde atarian, berriz ere hasi dira oilarrak mokoka Espainian. Datuen interpretazioetatik ondorioztatzen dutenaren arabera, espainiarren boto abertzalea ziurtatzen duten gaiekin, mokoka, oilategian. Herenegun Zarzuelan eta atzo Espainiako Kongresuan eman zioten hasiera kanpainaurreari, eta aurreratu dituzte azaroaren 10era arte aspertzeraino erabiliko dituzten gaiak: Nafarroa, EH Bildu, katalanak, 155. artikulua, independentisten kontrako prozesua... Alegia, estatu gaiak: aberriak bat eta handia izaten jarrai dezan leudekeen oztopo oro. Ezer berririk ez.

Euskal Herrira begira arazoa da, berririk ez dakarren diskurtso unionistaren aurrean zerbait egin daitekeela sinetsaraztea. Arazoa da euskal herritarrek eta katalanek pentsatzea euren botoak ez duela ezertarako balio. Zer da ba aldatuko dena? Zertarako bozkatu?

Pedro Sanchezen aldean egoera hobea izan daitekeelako ustea erdi ustela dela ikusi da, eta Voxen indarra neurturik dago gutxi gorabehera. Otsoa datorrelako mezuak ez du horrenbesteko indarrik izango, baina Sevillako eta Madrilgo hirukoak beldurtu egiten du. Ciudadanosek PSOErekin jokatzeko arazorik ere ez du izango bere talde naturalak huts egiten badio, eta horrek ere beldurra ematen du. Beldurra bozkatzeko motorra da oraindik ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.