martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Errealitatea ezagutzeko tresnak

2018ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Beti da pozgarria jakitea gutxitu egin dela langabeen kopurua, eta are pozgarriagoa datu islatua barik joera bada. Garaiko datuak dira, urtaro honi dagozkionak eta badakigu lan eskaintza handitu egiten dela zerbitzuen alorrean. Baina, hori kontutan edukita ere, iazkoak baino hobeak. Urruti gaude krisi aurreko kopuruetatik, eta hiru puntu oraindik Europako batez bestekoaren azpitik.

Kopuru estatistiko hutsetan, alegia, atzean pertsonarik ez baleude bezalako kopuruetan, bide onetik goazela ematen du. Baina, ez dezagun sekula ahantz, pertsonak daude kopuru horien atzean, eta kalitate desberdinetako kontratazioak ere bai. Kontratuen kalitatearen adierazle adostu bat asmatu beharko genuke, kalifikatzaile bat, 0tik 10erako nota jarriko diena kontratuei, eta begiratu azkar batean lagunduko diguna benetako errealitatea hobeto ulertzen. Lotura zuzena baitago kontratu batzuen eta gizarte arrakalaren artean.

Gaindegiak egindako lan bikainari esker, Euskal Herri osoko datuak dauzkagu, eta horrek gure herriaren ikuspegi osatuagoa ematen digu, arazorik larrienak non dauden detektatzeko lana errazten digu, eta adierazi non egin behar den lan lehentasunez. Ohituegiak gaude datu partzialak jasotzen, gure herria zatitu besterik egiten ez dutenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.