Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Iruzurgileak

2019ko azaroaren 7a
00:00
Entzun

Iruzurra, iruzurra eta iruzurra: Frantziako Gobernuak iruzurra ikusten du immigranteek osasun zerbitzua erabiltzen duten moduan; iruzurra, adingabe omen direla iristen diren helduengan; iruzurra, familiak biltzeko prozesuan. Horregatik erabaki du mugak, mugak eta mugak ezartzea: osasun zerbitzua mugatzea, muga jartzea kuoten bidez, mugetako kanporatzeak azkartzea, eta iritsi berriei ongietorria ofiziora mugatzea, migratzaileak onartuz enpresen beharren arabera.

Eta, iritsiera mugatzeko, kontrola, kontrola eta kontrola ezarriko ditu: are kontrol gehiago mugetan, profesio interesdunik ez duten guztiak kontrolatzeko atxikitze zentro gehiago, eta Europara iritsi aurretik kontrol zorrotzagoa, jatorriko herriekin egindako hitzarmenak bete daitezen.

«Orekaren» eredu hori Frantziara eta Euskal Herrira ez ezik Europa osora zabaldu nahi du Emmanuel Macronek, EBn duen erreferentzialtasuna indartzeko. Oreka hori, haren ustez, herritarrak lasaitzearen eta populismoari hatsa ez ematearen artekoa da. Baina neurriokin Marine Le Penen hatsa da urrundu nahi duena, bere eginez eskuin muturraren neurriak, nahiz eta gobernu batek ematen dion hausporik handiena populismoari, immigranteak iruzurgileak direlako ustea zabaltzen duenean, han eta hemen, eta aspalditik: hedatuz eta hedatuz doa argudio hori, gizartean sustraitzeraino. Gurean ere bai.

Frantziak gogortu egin ditu migrazio politikak, osasun zerbitzua mugatuz

Francisco Sanchez Rodriguez: «Gobernuak etorkina bera dauka jomugan, eta ez krisi orokorra»

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.