Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Plastiko beltzik ez

2020ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Plastiko beltzik ez atzo Hondarribian, ezta Jaizkibel konpainian desfilatzen duten gizon-emakumeen kontrako irain eta txisturik ere. Aurten horixe gertatu da; ez txistu, ez oihu, ez irain, ez plastiko beltzik... Horixe litzateke 2021erako askok irakurri nahiko luketen albistea: alarde berdinzalearen kontrako erasorik gabeko alarde bat. Baina aurtengoak, oraingoz, ez du nahi hori betetzen: erasorik ez baita egon, baina alarderik ere ez.

Alarde batetik bestera bi urte igaroko dira, tartean ez da izango data hurbildu ahala Hondarribian izan ohi den tentsiorik, eta aukera polita izan liteke 2021era begira konponbidea taxutuz joateko. «Elkarrizketa», horixe eskatu du Jaizkibel konpainiak gatazkari irtenbidea emateko, eta tentsiorik ezak beti errazten du elkarrizketa. Aukera moduan ikusi eta baliatzea, hori izango da gakoa.

Alarderik ez, baina ekitaldirik izan zen atzo, Ama Guadalupekoaren ermitan. Jaizkibelekoak han izan ziren, udala ere bai; ez, ordea, Alarde fundazioko kideak. Tradizioari hain hertsiki lotuta daudela defendatzen duten horiek faltatu ziren mezara eta ekitaldira, osasun segurtasunerako arrazoiak argudiatuta. Guztientzako tokia bazen, ordea.

Tentsiorik eza lagungarria zaio elkarrizketari, baiki, baina, elkarrizketarako, bi aldeak dira beharrezko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.