HIZPIDEAK
ETA Gaztela eta Leonen
Gaztela eta Leongo bozak aurreratzea erabaki zuen PPk, gehiengo osoa eskura zezakeelakoan, eta, bide batez, Espainian eskuineranzko ziklo aldaketa dagoela erakusteko, Madrilgo arrakastaren ondoren. Hango herritarrek osasun zerbitzuak, etxebizitza, lana, garraio publikoa eta Internetarako sarbide egokia dauzkate arazo nagusitzat, herriak jenderik gabe geratzen ari baitira, baina jokoan dagoena, PPren ustez, Pedro Sanchezen gobernuarekin duen lehia da. Pablo Casado PPko presidentegaiak etxaldez etxalde ibiliz hasi zuen kanpaina, Espainian auzia pil-pilean zela, baina paseo idilikoan bere lekua ezin eginda amaitu du, Voxekoen kastak aurrea hartu dio eta.
Gehiengo osoa urruntzen ari dela ikusita eta Voxen diskurtsora gerturatu beharrez, ETAk agertu behar zuen, eta, «haren munduak», nola ez. Kanpaina amaitzeko behar zituen argitalpenak eskuan, Grande-Marlaskaren dimisioa eskatu du presoen harira 2019an eta 2020an ustez izan zituen elkarrizketengatik.
Sanchezen inbestiduraren truke «kriminalekin» egindako akordioak salgarriak zaizkio oraindik, baina, Voxez gain, España Vaciada eta UPL Leongo Herriaren Batasunaren gisako alderdien gorakada kontuan hartzekoa izan liteke, pixkanaka diskurtso aldaketa bati bide egiteko.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.