mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Eztabaida irekia

2021eko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Europako Batzordea Poloniaren eta Hungariaren aurka lege prozedura gehiago abiatzekoa da aste honetan. LGTBIQ komunitatearen aurka onartu dituzten legeengatik, bi herrialdeetako gobernuei formalki jakinaraziko die Europako Justizia Auzitegira jotzeko asmoa, oinarrizko eskubideak urratu dituztela iritzita. Horrez gain, Hungaria asilo eskatzaileen kuota banaketa ez errespetatzeagatik ere salatuko du. Horri gehitu behar zaio Poloniako Auzitegi Konstituzionalak herenegun eman zuen ebazpena estatuko legedia Europako Batasunakoaren gainetik dagoela ebatzi zuen-. Brexit-a gertatu zenetik, EBko ardi beltz bilakatu dira Hungariako eta Poloniako gobernu ultrakontserbadoreak.

EBren mendebaldean dauden gobernuek ez dituzte ekialdeko horien gorroto mezuak ematen, baina haien agintepeko gizarteetan arrazakeriak, matxismoak, homofobiak eta bertzelako jarrera ultrak ere anitz azkartu dira aspaldian, maila instituzional eta biolentoetaraino. Ez dira ekialdearen gaitz esklusiboa.

EBren lema duten estatuek EB zibilizatuaren eta EB atzerakoiaren arteko gatazka bat irudikatu izan dute anitzetan, baina funtsa badirudi Poloniako Konstituzionalak jo duena dela. Zer izan behar du EBk? Nazio-estatuen interesen araberako batasun bat, edo nazio-estatuak gaindituko dituena? Brexit-ak eztabaida ireki baino ez zuen egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.