martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Bidenen galderak

2020ko azaroaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Irabazi ditu hauteskundeak Joe Biden hautagai demokratak. Ondo. Gure artean, pozik asko eta asko. Zeharo ulergarria, beste aukera Donald Trump baldin bazen.

Zer egingo du orain Bidenek? Aurreko presidente demokratek egitea espero genuena, egin zezaten txalotu genituen hura eta egin ez zutena? Donald Trumpek hesi bat eraiki zuen AEBen eta Mexikoren tartean. Errazegi barkatzen diegu demokratei pareta egin zuen aurrena Bill Clinton izan zela, eta Barack Obamak ez zuela eraitsi. Botako du Bidenek? Eta zer egingo du hurrengoan ere polizia zuriek herritar beltz bat batere justifikaziorik gabe hiltzen dutenean?

Itzuliko die Guantanamo kubatarrei, Kubari bahimendua kentzearekin batera? Eskatuko die barkamena Hego Amerikako diktadurak pairatutako herritarrei CIAk bultzatutakoak izan zirelako? Zer esango die bere herriko indioei hamarkadetan zokoratuta eduki dituztelako?

Zer egingo du, mundu osoko diplomazialarien arteko akordioa hautsiz, Trumpek Tel Avivetik Jerusalemera eraman zuen enbaxadarekin? Estutuko du Israel behingoz palestinarren estatu batua onar dezan? Halako batean, onartu zuen oker egin zuela Irakeko 2003ko inbasioa babestean; zer egiteko asmoa dauka huts hura ordainean itzultzeko?

Zer egingo du... gure arteko askoren itxaropena zapuzten ez segitzeko?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.