mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Kontrastea

2022ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Osasunaren Mundu Erakundeak ez du pandemia bukatutzat jo, baina Europako herrialdeak osasun krisia gainditzen ari dira.COVIDa jada ez da egunerokoa markatzen duen auzi bat: bertze krisi batean murgilduta dago orain kontinentea—Ukrainako gerraren ondoriozko ataka beliko, politiko eta ekonomikoan—. Hilaren 20tik aitzinera, gainera, Euskal Herri osoan arruntean murriztuko da maskararen erabilera, Iparraldean bezala, Hegoaldean ere soilik garraio publikoan eta zentro soziosanitarioetan izanen baita derrigorrezkoa.

Birusaren transmisioa eragozteko tresna ez ezik, pandemiako salbuespen aldiaren sinboloa ere bihurtu da maskara; hortaz, pandemia gibelean uztea irudikatuko du toki publiko gehien-gehienetatik desagertzeak. Europako lehengoratze horrekin kontraste handia sortzen dute azken egunetan Txinatik ailegatu diren irudiek. Shanghai hiri erraldoian milioika biztanle konfinamendu hertsi batean ditu gobernuak joan den hilaren bukaeratik. SARS-CoV-2 birusaren 3.000 kasu topatu dituzte ia 25 milioi biztanleko hiri horretan. Xi Jingping presidenteak duela egun batzuk erran zuen ez zutela berrikusiko zero COVID politika. Europak kontuan hartzen ez duen zerbaitek kezkatzen du Txina, edo, bertzerik gabe, kontuan hartuta zer hildako eta infekzio gutxi izan dituen proportzioan, beldur da Europak jasan duena pasatzeko?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.